Annam
Annam[1] (vietnameraz: An Nam) Vietnam erdialdeko lurraldea da, ipar-hegoalde zabaltzen den kostaldeko ordoki batek osatua. Mugak: Annamgo mendikatea, mendebaldean; Hegoaldeko Txinako itsasoa, ekialdean; Tonkin lurraldea, iparraldean; Kotxintxina, hegoaldean. Biztanleria handikoa, ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (arroza, artoa, azukre-kanabera eta kokoa) eta arrantza dira. Hiri nagusiak: Hue (hiriburua), Da Nang eta Qui Nhon.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1803. urtea baino lehen, izen horrez ezagutzen zen Indotxina erdialdeko erreinua. Nguyen Anh enperadore annamiarrak Tonkin, Annam eta Kotxintxina batzea lortu zuen, eta Vietnamgo inperioa sortu zuen. Tu Duc (1847-1883) haren ondoko enperadoreak kristauen aurka antolatutako esetsaldiak aitzakia harturik, frantsesak Annamen sartu (1883) eta Frantziako babes-herri bihurtu zuten Union Indochinoise delakoaren barnean. Annamek enperadorea mantendu zuen, 1945. urtean Ho Chi Minhek errepublika aldarrikatu zuen arte. Vietnam zatiturik egon zen urteetan (1954-1976), bitan banatu zuen Annam 17. paraleloak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-05-18.