Edukira joan

Jesus Arrizabalaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:34, 3 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Jesus Arrizabalaga

Bizitza
JaiotzaUsansolo, 1930
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2020ko abuztuaren 26a (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaAthletic
Izengoitia(k)Txapela eta Txulin

Jesus Arrizabalaga Madariaga, ezizenez Txapela, hurbileneko lagunentzako Txulin (Usansolo, Bizkaia, 1930Bilbo, Bizkaia, 2020ko abuztuaren 26a), futbolzalea izan zen. Ezaguna egin zen nagusiki San Mames Zaharrean eta San Mameseko harmailetan pinez beteriko txapela erraldoi batekin hedabideetan agertzeagatik.

Izaera ireki eta apaleko gizasemea zen, beregana hurbiltzen zen edonorekin jator mintzatu ohi zena. Athleticen zale ospetsuenetakoa zen, telebistako zuzeneko partidu emanaldietan maiz harmailetan agertu ohi zen, bai partidu aurreko bai atsedenaldietako tarteetan. Haren oihu ezagunena «Garrote!» zen.

89 urterekin hil zen, 79 urtez athleticzale izanda eta 54 urtez klub horretako bazkide izanda.

2019ko azaroaren 19an, Cuencako probintziako Belmonte udalerriko athleticzaleek haren omenezko izena daraman Jesus Arrizabalaga Peña sortu zuten.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arratiako ordezkaritza batek eta Apurtuarteko beste batek hitzartutako klubei dagokien lekua hartu dute. Eta gure peñek ordezkaritza berezia izan dute oraingo honetan, Jesus Arrizabalaga Usansoloko zale beteranoa, Belmonteko lagunekin etorri baita; bere omenez Jesus Txapela Peña sortu zuten Cuencako peñistek.., 2019ko azaroaren 19a, Athletic-club-eus