Usansolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Usansolo
 Euskal Herria
Galdakao Usansolo.jpg
Usansoloren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaGaldakao
Administrazioa
Posta kodea48960
Geografia
Koordenatuak43°13′19″N 2°49′07″W / 43.2219°N 2.8186°W / 43.2219; -2.818643°13′19″N 2°49′07″W / 43.2219°N 2.8186°W / 43.2219; -2.8186
Demografia

Usansolo herri izaera duen Galdakaoko (Bizkaia) ekialdeko auzo bat da. Trenbidea eraikitzearekin batera hasi zen urbanizatzen, XIX. mendearen amaieran. Lehenago, baserriak eta ortuak ziren nagusi, eta hamarkadek aurrera egin ahala etxebizitza blokeak eraiki ziren. Galdakaoko udalerrian eraikitzeko geratzen diren lur gehienak Usansolon daude gaur egun.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 3.666 biztanle ditu.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usansoloko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2022
3.660 3.655 3.678 3.743 3.704 3.696 3.662 3.666 4635

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdakaorekiko desanexio eskaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdakaorekiko desanexioari buruzko kontsulta 1987an antolatu zen lehen aldiz, eta orduan nagusi zen herri bereizia izateko nahia.[1]

2011n egindako udal hauteskundeetan, Usansolo Herria izeneko partidua aurkeztu zen eta 1.593 boto jaso zituen. Honen ondorioz, udaletxean bi eserleku ditu eta partidu honen helburu nagusia Usansolo, gaur egun Galdakaoko auzoa, herri bihurtzea da.

2014ko urriaren 6an, EAJk iritzia aldatu zuen, eta babesa eman zion Usansoloko herri galdeketari. Bizkaiko Batzar Nagusien babes zabala izango zuen. EH Bilduk eta PSE-EEko batzarkideen babesari EAJrena gehitu zitzaion.[2] Urriaren 9an, EAJk ere sustatuko zuela Usansoloko kontsulta zabaldu zen. Ibon Uribe alkate jeltzaleak kontsultaren prozesua hasteko ekimena proposatuko zuen. Itsas Aurre elkarteak Igeldorekin ere Usansolon zuten jarrera bera agertzeko eskatu zien EAJri, PSE-EEri eta PPri.[3] Azaroaren 18an jakin zenez, 3.000 pertsonak bozkatu ahalko zuten Usansolon egingo zen kontsultan. Kontsulta honek hala ere ez zuen zerikusirik Galdakaoko Udalak 2015. urteko otsailerako antolatu nahi zuenarekin.[4] Azaroaren 23an, udalerri izan nahi zuten bozkatu zuten.[5] Herritarren % 73 inguruk bozkatu zuten ea Usansolo udalerri izatea nahi zuten; % 90ek, desanexioaren alde egin zuen.[6] Horren aurrean, Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak esan zuen arazoa Osoko Bilkuran konpon zitekeela.[7] Udalerri bilakatzeko bidean, hurrengo urratsa foru araua aldatzea zen. Usansoloren desanexioaren aldekoak pozik agertu ziren galdeketaren emaitzekin eta Galdakaoko Udalak «errespetua» azaldu zuen kontsultarekiko.[8] Azaroaren 27an, Usansolo herri izateko bide orria onartu zuen Galdakaok eta Aldundiari foru legea aldatzeko eskatu zion. Bestalde, galdeketa egingo zuten.[9]

2015eko urtarrilaren 10ean, Usansolo Herria plataformak «borondate falta» leporatu zion Unai Rementeriari.[10] Urtarrilaren 13an, Usansoloren desanexioa debekatzen duen foru araua aldatzeko prest azaldu zen Unai Rementeria.[11]

2022ko martxoan Galdakaotik bereiziriko herri izatearen alde bozkatu zuen herritaren % 81ek (hautesleen % 63k eman zuen bozka). Bozka Galdakaoko udalak antolatu zuen, baina ez zen loteslea izan eta beraz Bizkaiko Batzar Nagusien esku geratu zen erabakia.[1][12]

Lamintxu Gazte Asanblada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usansolo Galdakaoko herrigunetik hiru kilometrora egonda, udalerri independente bat osatzeko ekimen ugari izan zen duela hamarkada batzuk. 2008an Lamintxu Gazte Asanblada sortu zen, Usansoloko gazteak dituzten arazoak konpontzeko eta Usansoloren desanexioa bultzatzeko, Usansolo herri independente bihurtzeko.

Dorreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetan Isasi Goikoa eta Lekue dorreak ditugu.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdakaoko Ospitalea Usansolo alboan dagoen Labea auzoan dago eraikia.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetan Euskotrenen Usansolo-Galdakao geltokia dago.

Auzotar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa