Jesus Arrizabalaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Arrizabalaga
Bizitza
Jaiotza Galdakao, 1930
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2020ko abuztuaren 26a (89/90 urte)
Jarduerak
Kidetza Athletic

Jesus Arrizabalaga, ezizenez Txapela, hurbileneko lagunentzako Txulin (1930, Usansolo, Galdakao - 2020ko abuztuaren 26a, Bilbo), bizkaitar futbolzale bat izan zen. Nagusiki San Mames Zaharrean eta San Mameseko harmailetan pinez beteriko txapela erraldoi batekin agertzeagatik hedabideetan ezaguna egin zen.

Izaera ireki eta apaleko gizasemea zen, berarengana hurbiltzen zen edonorrekin jatorki mintzatu ohi zena. Ziur aski Artaburuak Peñako kideekin batera Athleticen zaletu ospetsuenetakoa zen, telebistako zuzeneko partidu emanaldietan maiz harmailetan agertu ohi zen, bai partidu aurrekoetan nahiz atsedenaldietan. Bere oihu ezagunena "Garrote!" zen.

89 urterekin zendu zen, 79 urte athleticzale bezala eta 54 urte sozio gisa.

2019ko azaroaren 19an, Cuencako probintziako Belmonte udalerriko athleticzaleek haren omenezko izena daraman Jesus Arrizabalaga Peña delakoa sortu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arratiako ordezkaritza batek eta Apurtuarteko beste batek hitzartutako klubei dagokien lekua hartu dute. Eta gure peñek ordezkaritza berezia izan dute oraingo honetan, Jesus Arrizabalaga Usansoloko zale beteranoa, Belmonteko lagunekin etorri baita; bere omenez Jesus Txapela Peña sortu zuten Cuencako peñistek.., 2019ko azaroaren 19a, Athletic-club-eus