Ana Redondo
Ana Redondo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||||
2023ko azaroaren 21a - ← Irene Montero
Barrutia: Valladolid (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ana María Carmen Redondo García | ||||||
Jaiotza | Valladolid, 1966ko uztailaren 16a (58 urte) | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide Valladolideko Unibertsitatea doktore : zuzenbide konstituzional | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||||
Enplegatzailea(k) | Valladolideko Unibertsitatea | ||||||
Kidetza | Socialist Party of Castile and León (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Ana María del Carmen Redondo García (Valladolid, 1966ko uztailaren 16a) valladolidtar legelaria, irakaslea eta politikaria da. Zuzenbide Konstituzionalean doktorea da Valladolideko Unibertsitatean. XV. legegintzaldian Pedro Sánchezen hirugarren gobernuko Berdintasunerako ministro izendatu zuten.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valladoliden jaioa, Jesus eta Maria Ikastetxean ikasi zuen. Zuzenbidean lizentziatu zen eta Zuzenbide Konstituzionalean doktorea da. Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle titularra da Valladolideko Unibertsitatean. Halaber, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen mende dagoen Latinoamerikarako Ikasketen Institutuko talde juridikoko kidea da, eta Administrazio Publikoen Ministerioaren FIIAPeko XXI. Foroko kidea Latinoamerikarekiko harremanetarako.[3]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000tik 2003ra PSOEko kidea, Valladolideko PSOEko Prestakuntza idazkaria izan zen.[3] 2007ko hauteskundeetan Valladolideko probintziak prokuradore hautatu zuen Gaztela eta Leongo Gorteetarako, eta Talde Parlamentario Sozialistaren lehendakariordea izan zen. Óscar López Gaztela eta Leongo PSOEko idazkaritza nagusira iritsi zenean, Talde Sozialistaren bozeramaile izendatu zuten, eta 2011ko hauteskunde autonomikoetara arte bete zuen kargu hori; orduan, prokuradore autonomiko berrautatu zuten, eta berriro itzuli zen bigarren bozeramaile-postura.[4] 2012ko apirilaren 15ean, Julio Villarrubia idazkari nagusia hautatu ondoren, Gaztela eta Leongo PSOEko idazkariorde nagusia izendatu zuten, eta 2014 arte aritu zen kargu horretan.[5]
2014ko urriaren 20tik aurrera Talde Sozialistaren bozeramailea izan zen berriro Gaztela eta Leongo Gortean. Udal hauteskundeetan, 2015eko maiatzaren 24an, bere alderdiko bigrrea izan zen Valladolideko Udalean. Zinegotzi hautatu zuten eta Kultura eta Turismo Ordezkaritza hartu zuen bere gain.
Berdintasunerako ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko azaroaren 20an jakinarazi zen Espainiako Gobernuko Berdintasunerako ministro izendatu zutela.[6]
Betetako karguak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak bete, lan hauek egin ditu:[1]
- Valladolideko PSOEko Prestakuntza Idazkaria (2004-2008).
- Valladoliden prokuradorea Gaztela eta Leongo Gortean (2007).
- Talde Sozialistaren bozeramailea Gaztela eta Leongo Gortean (2007-2008).
- Talde Sozialistaren bozeramailea Gaztela eta Leongo Gorteetan (2008-2011).
- Talde Sozialistaren lehendakariordea Gaztela eta Leongo Gortean (2011-2014).
- Gaztela eta Leongo PSOEko idazkariorde nagusia (2012-2014).
- Talde Sozialistaren bozeramailea Gaztela eta Leongo Gortean (2014-2015).
- Valladolideko Udaleko zinegotzia (2015-2023).
- Valladolideko Udaleko Kultura eta Turismo zinegotzia (2015-2023).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Ana Redondo García» www.lamoncloa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
- ↑ Borraz, Ana Requena Aguilar, Marta. (2023-11-20). «Ana Redondo asumirá el ministerio de Igualdad» elDiario.es.
- ↑ a b Cadenas, Julia F.. (2023-11-20). «Quién es Ana Redondo, la nueva ministra de Igualdad doctora en Derecho Constitucional» Newtral.
- ↑ «Ana Redondo será la portavoz del grupo socialista en las Cortes» El Norte de Castilla 2008-09-18.
- ↑ «La leonesa Ángela Marqués y la vallisoletana Ana Redondo, vicesecretarias del PSOE regional» El Norte de Castilla 2012-04-15.
- ↑ .