Irene Montero
Irene María Montero Gil (Madril, 1988ko otsailaren 13a) espainiar politikari eta psikologo bat da, Podemos alderdiko zuzendaritza batzordekoa. 2016ko urtarriletik aurrera, diputatua da Madriletik Espainiako Diputatuen Kongresuan eta, 2017ko otsailetik, Podemos-En Comú Podem-En Marea Talde Konfederaleko bozeramailea da kongresu horretan.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Moratalaz auzoan hazi zen, eta bertako Siglo XXI Ikastetxean eskolatu. 16 urtetik, herri mugimenduetan hasi zen ekintzaile, adibidez, Alderdi Komunistan. Psikologian lizentziatua da UAM Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Gero, Hezkuntzako Psikologia Masterra egin zuen. Une honetan, doktorego tesia egiten ari da hezkuntza inklusio eta hezkuntza lankidetzari buruz.[1]
Moratalaz, La Elipa eta Ciudad Linealen bizi izan da. Gaur egun, Galapagaren bizi da.
Askotariko erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aitortu duenez, Angela Davis, Lev Lygotsky eta Maiatzeko Plazako Amonak ditu gogoko erreferentziak. Aldi berean, Antonio Gramsci jotzen du erreferentzia historiko intelektualtzat. Politikoki begiko ditu Brigada Internazionalak eta Hipotekak Erasandakoen Plataforma. Literaturan, Cien años de soledad (Gabriel García Márquez), La sonrisa etrusca (José Luis Sampedro) eta La mujer habitada (Gioconda Belli) eleberriak maite ditu gehien.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «23 cosas que no sabías de Irene Montero» El Huffington Post 2016-03-24 Noiz kontsultatua: 2018-03-11.
- 1988ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo politikariak
- Emakume politikariak
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XII. legegintzaldian
- Ahal Dugu alderdiko politikariak
- Espainiako diputatuak XIII. legegintzaldian
- Espainiako psikologoak
- Espainiako diputatuak XIV. legegintzaldian
- Espainiako ministroak
- Madrildarrak