Lupia Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi den arrain bat da.
Lupiaren haragia oso preziatua da Euskal Herriko sukaldaritzan.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz lupia esaten zaio. Latinezko lupus izenetik dator eta "otsoa" esan nahi du. Arrain honek apetitu handia du eta oso erasokorra da, otsoa bezala.
Izen zientifikoa Dicentrarchus labrax da eta "labrax" izenak "jatuna" esan nahi du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputza luzea du, normalean metro erdi neurtzen du. Zilar kolorekoa da, bizkarraldean ilunagoa eta sabelaldean zuriagoa. Bizkarraldean bi hegats ditu. Buru handia du eta ezpain lodiak ditu.
Lupia gazteak ere zilar kolorekoak dira baina distira urdina eta orbain ilunak izaten dituzte.
Bizitokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kostaldean bizi da eta batzuetan ibaietan ere sartzen da. Sakonera gutxiko uretan aurkitzen da.
Ur hotzetan edo ur epeletan bizi daiteke. Udan kostaldetik gertuago egoten dira eta neguan itsasoan barrurago sartzen dira.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lupia gazteek taldeak osatzen dituzte. Txipiroiak, izkirak eta itsas zizareak jaten dituzte.
Lupia helduek arrain txikiak jaten dituzte, sardinak adibidez. Gauez ateratzen dira ehizatzera.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian askatzen dituzte arrautzak.
Sukaldaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lupiaren haragia oso preziatua da Euskal Herrian eta Europan ere bai. Asko arrantzatzen da itsasoan baina gaur egun gehiago ekoizten dira arrain haztegietan.
Lupiarekin egiten diren plater ezagunenak hauek dira:
- Lupia donostiar erara
- Lupia gatzetan
- Lupia labean erreta
- Lupia parrillan