
Otsoa animalia ugaztun haragijalea da, txakurraren antzekoa. Txakurra baino buru zabalagoa eta hortz sendoagoak ditu, ordea.
Ezaugarri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere entzumen apartekoa eta usaimen finarekin, otsoak janaria aurkitzen du. Ehiztari ona eta trebea da. Taldearen barruan hierarkia edo antolaketa zorrotza dute: ar nagusi bat eta eme nagusi bat egoten dira, talde guztiaren buru; haiek erabakitzen dute zer egin, eta taldeko beste otsoek jarraitu egiten diete.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.
Bizilekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsoak lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta ez du inola beste talderen bateko otsoak bertan egoterik uzten. Bere eremuak egunero zaintzen ditu, beste otsoek bertan ehizatu ez dezaten.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsoak oso garatuta dauzka zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan. Otsoak Eurasian Ipar Amerikan eta baten bat Australian bizi dira.
Desagerrarazpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsoak desagertzeko mehatxupean daude; horregatik, leku askotan babestuta daude. Hala ere, Euskal Herrian oraindik ere hiltzen dituzte.
Otsoa ugaria zen aspaldi, baina gaur egun galtzeko arriskuan dago gizakiaren erruagatik; gizakiok beti gaizto eta txar irudia eman diogu. Antzina, milioika otso bizi ziren Europan eta Ipar Amerikan.
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsoei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean itzulika aritzen dira eta borrokan ari direla ematen du. Baina benetan nagusitarako prestatzeko balio dute jolasok. Garbitzeko, ibaietan bainatzen dira eta logura badira, berdin zaie elur gainean lo egitea. Gainera, oso animalia taldekoiak dira eta otsoren batek arauak hautsi ezkero, zigortua edo taldetik kanporatua izan daiteke. Nagusiak buztana gorantz eta burua tente eramaten du, nor den aditzera emateko.
Kumealdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat taldetako otsoek harremanak izaten dituzte elkarrekin. Ernaldu eta bi hilabete geroago, emeak lauzpabost ume egingo ditu. Hiru hilabetera, umeek jadanik entzun eta ikusi behar bezala egiten dute.
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artzainek eta abeltzainek ez zituzten otsoak batere gustuko, aziendak akabatzen zituztelako. Behar bada horregatik otsoa bihurtu zen hainbat ipuin, elezahar eta alegiatan antagonista gaiztoa. Protagonista txintxoari ziria sartzen zion antagonista gaiztoa, tradiziozko literaturan, askotan, otsoa izaten zen.
Zenbat ipuinetan agertzen da otsoa? Nolako pertsonaia da?