AC Omonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Athletic Club Omonia Nicosia
Sorrera1948
Futbol zelaiaGSP Stadium
edukiera: 22.859 lagun
inaugurazioa: 1999
PresidenteaZipre Stavros Papastavrou
EntrenatzaileaZipre Sofronis Avgousti
LigaZipreko Liga
2022-236.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
GPS Stadiuma.

AC Omonia (grekeraz Αθλητικός Σύλλογος Ομόνοια Λευκωσίας, "Athletic Club Omonia Nicosia") Zipreko futbol talde onenetakoa da, Nikosia hiriburukoa. 20 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 14 aldiz Kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926an APOEL sortu zuten Nikosiako greziar abertzaleek eta Zipre Grezian barneratzea amesten zuen jendearen erreferentziazko futbol taldea izatea nahi izan zuten.

1948an ordea taldeak telegrama bat bidali zion Greziako Atletsimo Amateurraren Federazioari zorionduz Greziako Gerra Zibila bukatu izanagatik. Taldeko ezkertiarrek oso gaizki hartu zuten eskutitza bidali izana eta taldetik atera eta klub berria sortu zuten, Omonia Nikosia FC. Ordutik talde bien arteko harremanak txarrak izan dira. Gainera Omonia talde hobea izan zen APOEL baino, batez ere 70 eta 80. hamarkadetan izan zuen nagusitasun erabatekoarengatik. 1972 eta 1989 artean Omoniak 14 liga irabazi zituen eta APOELek hiru baino ez. Hura izan zen noski Omoniaren "urrezko aroa". 1990. hamarkadan apalago ibili ziren talde biak.

XXI mendearen hasieran Omoniak hiru liga eta lau kopa lortu zituen, baina ondoren APOELen itzalean egotea egokitu zaio, azken urteetan bereziki. 2013-14 denboraldian Miguel Angel Lotina euskalduna izan zuen entrenatzaile baina emaitza txarren ondorioz ez zuen denboraldia bertan amaitu. Hamarkada batez titulurik eskuratu gabe izan ondoren 2021ean Liga eta 2022an Kopa irabazi ditu.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki kolore berdea eta zuria erabili ditu uniformean, berdea nagusitu bada ere.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipren: 54[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (21): 1961, 1966, 1972, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1987, 1989, 1993, 2001, 2003, 2010, 2021.
  • Kopa (16): 1965, 1972, 1974, 1980, 1981, 1982, 1983, 1988, 1991, 1994, 2000, 2005, 2011, 2012, 2022, 2023.
  • Zipreko Superkopa (17): 1966, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1987, 1988, 1989, 1991, 1994, 2001, 2003, 2005, 2010, 2012, 2021.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Omoniak euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2022-23 UEFA Europa League Multzokako fasea Real Sociedad
AC Omonia
2-1
0-2
AC Omonia
Real Sociedad

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]