APOEL FC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Athletikos Podosferikos Omilos Ellinon Lefkosias
Ezizena(k)Τhrylos
(kondaira)
Sorrera1926
Futbol zelaiaGSP Stadium
edukiera: 22.859 lagun
inaugurazioa: 1999
PresidenteaZipre Prodromos Petrides
EntrenatzaileaPortugal Ricardo Sá Pinto
LigaZipreko Liga
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Txapeldunen Ligako partida, 2006an.
APOELen armarriaren mosaikoa.

APOEL FC (izen osoa Athletikos Podosferikos Omilos Ellinon Lefkosias, grekeraz Αθλητικός Ποδοσφαιρικός Όμιλος Ελλήνων Λευκωσίας, "Nikosiako Greziarren Athletic Futbol Kluba") Zipreko futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Nikosia hiriburukoa. 28 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 21 aldiz Kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

APOEL 1926an sortu zuten POEL izenarekin, zeina Podosferikos Omilos Ellinon Lefkosias-en siglak den, hau da, "Nikosiako Greziarren Futbol Kluba" esan nahi duen. Izan ere sortzaileak greziar abertzaleak baitziren eta Zipre Grezian barneratzea amesten zuen jendearen erreferentziazko futbol taldea izatea nahi zuten. 1927an egin zen asanbladan futbolaz aparte beste kirol batzuk ere jorratzea erabaki zuten, izan ere jokalariak beraiek korrikalari onak ere bai baitziren, horregatik gehitu zitzaion Athletic hitza izenari, APOEL bihurtuz.

Berehala lortu zituen emaitza onak, 30. hamarkadan Zipreko talde indartsuena izan baitzen 1936 eta 1940ko liga guztiak irabaziz.

1948an taldeak telegrama bat bidali zion Greziako Atletsimo Amateurraren Federazioari zorionduz Greziako Gerra Zibila bukatu izanagatik. Taldeko ezkertiarrek oso gaizki hartu zuten eskutitza bidali izana eta taldetik atera eta klub berria sortu zuten, Omonia Nikosia FC. Ordutik talde bien arteko harremanak txarrak izan dira. Gainera Omonia talde hobea izan da APOEL baino, batez ere 70 eta 80. hamarkadetan izan zuen nagusitasun erebatekoarengatik. 1972 eta 1989 artean Omoniak 14 liga irabazi zituen eta APOELek hiru baino ez.

90. hamarkadatik hona berriz APOEL nagusitu zaio Omoniari eta gaur egun biak diren arren palmaresik onenak dituzten talde zipretarrak, APOEL da nagusi.

Europako txapelketetan izandako emaitzarik onena 2012an lortu zuen APOELek, Txapeldunen Ligako final laurdenetara iritsi baitzen. Real Madrilek kanporatu zuen Nikosian 0-3 eta Bernabeun 5-2 irabaziz.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore urdina eta horia ditu. Urdinak Grezia irudikatzen du eta horiak Bizantzio.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipren: 63[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (28): 1936, 1937, 1938, 1939, 1940, 1947, 1948, 1949, 1952, 1965, 1973, 1980, 1986, 1990, 1992, 1996, 2002, 2004, 2007, 2009, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019.
  • Kopa (21): 1937, 1941, 1947, 1951, 1963, 1968, 1969, 1973, 1976, 1978, 1979, 1984, 1993, 1995, 1996, 1997, 1999, 2006, 2008, 2014, 2015.
  • Zipreko Superkopa (14): 1963, 1984, 1986, 1992, 1993, 1996, 1997, 2002, 2004, 2008, 2009, 2011, 2013, 2019.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • final laurdenak 2012an.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

APOEL taldeak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2016-17 UEFA Europa League Final 1/16 Athletic
APOEL
3-2
2-0
APOEL
Athletic

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]