ADI LGTBI+

Wikipedia, Entziklopedia askea

ADI LGTBI+ (Iberiar LGTBI+ Kirol Batasuna) 2009an sortu zen. Iberiar Penintsulako gay, lesbiana, bisexual eta transexualen kirol batasuna da. Bere jarduera kirolean homofobiaren erradikazioa eta aniztasun sexualaren sustapenean datza nagusiki. Gaur egun 12 erakundek LGBTBI-k osatzen dute eta 2400 kirolarik baino gehiagok.

ADI-ren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsulan sortu zen lehen LGTB kirol taldea Panteres Grogues izan zen, Bartzelonan sortua 1994. urtean. Talde honek 20 urte baino gehiago ditu, 2008an EuroGames-en antolatzailea izan zen hiri Kondalean.

2000. urtetik aurrera LGTB kirol talde berriak sortzen joan ziren, aktibismo modu eta sozializaziorako baliabide berri bat sortuz kolektiboarentzat. 2009an Iberiar penintsulako LGTB kirol-taldea sortu zen Iberiar penintsulako LGTB kirol talde eta elkarteak batuz. Bere ekintzak Kirol eta LGTB kolektiboan oinarritzen dira, zehazkiako kirolean dagoen LGTBfobia borrokatuz. 2017an taldeak ADI LGTB+ izena hartzen du hizkiak gehituz, sexu orientazio, identitate eta genero espresio aniztasun handiago erakutsiz.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ADI LGTBI+ kirolean LGTBIfobia borrokatzen eta iberiar penintsulako LGTBI kirol arloan espazio seguru eta anitzak sortzen lan egiten du nagusiki. Hau ondorengo ekintzetan gauzatzen da:

  • LGTBI kolektiboaren artean kirola bultzatu eta garatu, kirol txapelketa eta ekintzen ntolaketen bidez.
  • LGTBI kirol talde eta elkarteen sorkuntza bultzatzea.
  • Eztabaida, lankidetza eta koordinaio espazio bat bultzatzea LGTBI kirol alorrean ekintzak garatzen diztuzten entitate guztien artean.
  • Kirol alorrean LGTBIfobia izan daitezken jarrerak salatu eta zigortzea (kirolariak eta kirol ekintzetara joaten diren jarraitzaleak barnean hartuz).
  • Kirolean aniztasun sexualaren aldeko ekintza publikoak buultzatu, bereziki sozialki ezagunak direnen artean.
  • Kontzientziazio soziala helburu duten ekintzat egitea kirol arloko esparru ezberdinetan nagusitzen den eredu heteropatriarkala borrokatze aldera.

Gaur egun Katalunian, Valentzian, Madrilen, Aragoin eta Euskal Herrian, Lisboa barne. Gaur ADI osatzen duten klubek iberiar penintsula han-hemenka banatuak dauden LGTB kirol klubek sare bat osatzen dute, urtero bertako kluben kopurua handituz doalarik.  

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ADIren web gunea: http://adilgtb.org/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]