AGUR SA

Wikipedia, Entziklopedia askea

AGUR S.A. uraren, eraikuntzaren eta ingurugiroaren alorrean diharduen Lapurdiko familia-enpresa pribatu bat da, Etchart Taldeko kide[1]. 1992an sortu zen Irisarrin[2] , eta Iparraldeko hainbat herrietako ur-hornikuntzaz zein uraren saneamenduaz eta eskuratzeaz arduratzen da. 1300 langile ditu eta Ur-Hornitzaile Independenteen Federazioko partaide da[3].

Entrepresaren kapitala Etchart familiaren eskuetan da ehuneko ehun, ez baitute finantza-merkatuan inbestimendurik egiten[1]. Euskal Herrian sortu bazen ere, Akitania Berrian zehar lan egiten du eta hainbat bulego ditu Euskal Herritik kanpo. Euskal Herrian hiru bulego ditu: Hendaian, Baionan eta Irisarrin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Frantsesez) «Qui sommes-nous ?» agur.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. (Frantsesez) «Chiffres clés» groupe-etchart.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  3. (Frantsesez) «presentation» fdei.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]