Irisarri

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Irisarri
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Vue Irissarry.jpg
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Baiona
Kantonamendua Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Irissarry
Auzapeza Xabier Lacoste (2008-2014)
Posta kodea 64780
INSEE kodea 64273
Herritarra irisartar
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 25″ N, 1° 14′ 01″ W / 43.256944444444°N,1.2336111111111°W / 43.256944444444; -1.2336111111111Koordenatuak: 43° 15′ 25″ N, 1° 14′ 01″ W / 43.256944444444°N,1.2336111111111°W / 43.256944444444; -1.2336111111111
Irisarri hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Irisarri
Irisarri
Irisarri (Nafarroa Beherea)
Azalera 26,39 km2
Garaiera 149 – 839 metro
Demografia
Biztanleria 866 biztanle (2013)
Dentsitatea 32,82 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 20,25
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 49,64
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,19 (2011)
Genero desoreka[1] % 3,95 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,25 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 28,59 (2010)
Euskararen erabilera % 5,18 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1150. urtea


Irisarri Nafarroa Behereko udalerria da eta Arberoa eskualdean dago kokaturik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errobi ibaira isurtzen den Lakako erreka udalerritik igarotzen da. Baita azken honen ibaiadar batzuk ere: Elhurreko erreka, Oihanhandia erreka, Gatarriko erreka eta Larhaneko ura.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baigura
  • Pagotzona
  • Basaburu
  • Otsateheta
  • Etxalgi
  • Oihanhandi
  • Plaza

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irisarriren jaiotza, enkomienda zen Ospitalearen eta bere otoizlekuaren eraikitzearekin gauzatu zen izan zen XII. mendean, 1150. urtearen inguruan. Hasieran Jerusalemeko enkomienda izanik, Ospitalea 1530. urtearen inguruan Maltako enkomienda bihurtu zen.

1350ean Irisarrin 23 etxe zeuden, denak bi izan ezik enkomiendaren menekoak ziren, zeinean jaunak egiten zituen agintari eta administratzaile lanak.

1607. urtean, Irisarriko jaunak, Martin de Larreak, Ospitalearen berreraikuntzari ekin zion, ospitalea Nafarroa Behereko eraikinik ederrenetarikoa bihurtuz. Otoizlekua ere berriztatua izan zen eta Donibane eliza bihurtu. Eliza sakonki eraldatua izan zen 1860an.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko ekonomia, laborantzan dago oinarriturik
Urtero herrian egiten den ahari azokak ospe handia du.[2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irisarriko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Errobiko bidean dago kokaturik, Donejakue Bidearen aldaera batean. Bide hau, erromesek Baionatik Nafarroako bidea hartzeko erabiltzen zuten, era honetan, Donibane Garazitik Pirinioak gurutzatzeko.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gazteluzaharrean gaztelu zahar bat dago.
  • Ospitalea XII. mendekoa da. Gaur egun, herriko eskola da
  • Ospitalearen alboan (ipar-mendebaldean) kokaturiko gurutzea monumentu izendaturik dago.
  • Bidegainea, Zaldunbidea eta Gazteluberria etxeak XVII. mendekoak dira.
  • Iturraldea baserria XVIII. mendekoa da
  • Donibane eliza, XV eta XVII. mendeetakoa da.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Philippe Veyrin, Les Basques,Arthaud 1975. 44. orrialdea


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irisarri Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  • (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Irisarriko kabalkadaeta tobera: berritzearen indarra. [1]