ALMEN

Wikipedia, Entziklopedia askea

ALMEN gaur egun Arizmendi ikastola osatzen duten eskoletako baten izena izan zen 1999 arte. Bere hizkiek, gaztelaniaz, Asociación Léniz Mancomunidad de Enseñanza esan nahi dute[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola hau, 1966. urtean sortua izan zen, garai hartan, Marianisten Eskola izena zuelarik. Gainera, eskola hau, egungoa baino beherago zegoen, gaur egun, Mendigoia Hotela dagoen toki inguruan, eta handik, zuhaitz arteko bidexka bat dagoen tokiraino hedatzen zen.

Egungo eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo eraikina, 1980ko hamarkadaren eta 1990eko hamarkadaren artean eraikia izan zen, une horretan, ALMEN izena hartu zuelarik. Ondoren, beste aldaketa batzuk egin zitzaizkion, gaur egun ikus daitekeen bezala geratu zen arte.

Arizmendi ikastola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, Arrasateko San Frantzisko Xabier, Umezaintza eta San Viatorrekin batera, Arizmendi ikastola sortu zuen[1].

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inoiz sorturiko lehenengo bertso-eskola Almeneko bertso-eskola izan zen, 1974an sortu zena. Patxi Goikolea, Xanti Iparragirre eta Joanito Akuixu izan ziren irakasleak eta Jon Sarasua, Aitor Sarasua, Arantzazu Loidi, Felix Iñurrategi, Jon Iñaki Izarzelaia eta beste hainbat aritu ziren bertsotan[2].

Almen Kirol Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola marianista izanik Olinpiada marianistetan hartzen zuen parte, Estatuan zeuden gainerako eskola marianistekin batera. 1983. urtean ALMENen bertan antolatu ziren[3].

Bestalde 1978. urtean Almen Kirol Elkartea sortu zen eta eskualdeko harrobiko kirolean aritu zen, futbolean bereziki. Emakumezkoen futbol taldeak luzaro iraun zuen, 2005ean Arizmendi izena hartu zuen arte. 2016an bailarako talde guztiek bat egin eta Leintz Arizmendi Futbol Taldea eratu zen[4].

2005eko Kilometroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Kilometroak jaialdiko geltokietako bat, ALMENen eraikinean egon zen, hain zuzen ere[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) RAMOS, JOXEBI. (2016-04-24). «Almen cumple su 50 aniversario: Ahalmen» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
  2. «Lehen bertso eskola: Euskara herriari eman zioten» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
  3. Almen'83 : IX Olimpiada Marianista : [Escoriaza 27-28-29 diciembre 1983. ] SM, D.L. 1984 (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
  4. Leintz Arizmendi Futbol Taldea sortu da, emakumezkoen futbolaren mesedetan — TUlankide MONDRAGON. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).
  5. «Kilometroak 2005: Ikastolen festako ibilbidea erabaki dute - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]