Arantzazu Loidi
| Arantzazu Loidi | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Aretxabaleta, 1967 (57/58 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria |
Arantzazu Loidi Garitano (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1967) gipuzkoar bertsolaria da. Plazetan parte hartu zuen aurrenekotako emakumezko bertsolaria izan zen[1]. Ikasketaz kazetaria eta itzultzailea da[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arantzazu Loidik etxetik jaso zuen bertsotarako zaletasuna eta Almen ikastolaren bueltan sortu zen bertso-eskolan hasi zen kantatzen, 13 urte zituela[3]. 1980an bertan izan zuen aurreneko plaza Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan eta 1985ean txapelduna izan zen Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatu zen finalean[3][4]. Herriz herri saioak egiten aritu zen garai hartan Almeneko bertso-eskolako beste kideekin batera, Felix Iñurrategirekin, Jon Sarasuarekin eta Aitor Sarasuarekin esate baterako[5]. Kristina Mardarasen ondoren Arantzazu Loidi izan zen plazetan aritu zen aurrenekotako emakumezko bertsolaria[1][6]; hurrengo urteetan emakumezko bertsolari berriak agertu ziren. 1991n Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte. Bertsolaritza munduan gai-jartzaile eta epaile lanetan ere ibili izan da[2].
Bertsolaritza lorpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa (1): 1985
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b SLU, Herritar Berri. (2016-07-14). ««BEREN PASIOA TRANSMITITU NAHI ZIGUTEN HIRU ‘AITA’ ZIREN»» GAUR8 (kontsulta data: 2022-04-12).
- ↑ a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arantzazu Loidi - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-04-12).
- ↑ a b «Arantzazu Loidi: Bertsolari Gazte Bat; Gazte Bat Bertsolari» www.argia.eus (kontsulta data: 2022-04-12).
- ↑ «El 25 de mayo de 1985 Arantzazu Loidi fue la vencedora en el "Eskolarteko Bertsolari Txapelketa" / El 27 de mayo de 1985 se fundó la Sociedad Vasca de Medicina del Trabajo / 1901eko maiatzaren 28an Justo Maria Mokoroa Mujika Tolosan jaio zen - Euskonews» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2022-04-12).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2016-07-14). ««BEREN PASIOA TRANSMITITU NAHI ZIGUTEN HIRU ‘AITA’ ZIREN»» GAUR8 (kontsulta data: 2022-04-12).
- ↑ «Txapela erantzi eta zapia jarri ahal izateko bidea aztertzen - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-04-12).
