A Place in the Sun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
A Place in the Sun
Taylor-Clift-A Place in the Sun.jpg
Filma
Jatorrizko izena A Place in the Sun
Urtea 1951
Generoa drama filma
Zinema beltza
film adaptazioa
zinema erromantikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa An American Tragedy
Iraupena 117 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) George Stevens
Gidoigilea(k) Michael Wilson
Harry Brown
Theodore Dreiser


Antzezlea(k)
Montgomery Clift
Elizabeth Taylor
Shelley Winters
Anne Revere
Fred Clark
Raymond Burr
Ted de Corsia
Ian Wolfe
Douglas Spencer
Frieda Inescort
Herbert Heyes
John Ridgely
Kathleen Freeman
Keefe Brasselle
Paul Frees
Shepperd Strudwick
Walter Sande
















Ekoizpena
Ekoizlea George Stevens
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa William Hornbeck
Ekoizpen-diseinatzailea Hans Dreier
Bestelako lanak
Musikagilea Franz Waxman
Argazki-zuzendaria William C. Mellor
Jantzi-diseinatzailea Edith Head
Sariak
Kanpo loturak

A Place in the Sun 1951an George Stevensek zuzendutako filma da, Theodore Dreiserren An American Tragedy eleberrian oinarrituta.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

George Eastman (Montgomery Clift) familia apaleko semea da, ikasketarik gabekoa. Osaba aberats baten lan-eskaintza onartu eta bere familia eta herria uzten du. Osabaren lantegian lan egiten hasi eta -enpresaren barne-arautegia hautsiz- harreman sentimentala hasten du Alice izeneko neska batekin (Shelley Winters), berarekin ekoizpen-kate batean lan egiten duena. Handik gutxira, Alice haurdun geratzen da.

Aldi berean, George bere osabaren giro aberatsean lortzen du sartzen, eta bertan goi-gizarteko neska eder bat ezagutzen du, Angela Vickers (Elizabeth Taylor). Laster biak maitemintzen dira, baina Alice ohartzen da eta Georgeri exijitzen dio berarekin ezkontzeko, haurdun baita. Berarekin ezkondu ezean, bere osabari eta Vickers familiari haren egoera azalduko diela esaten dio Georgeri, mehatxu gisa. Horren aurrean, George Eastman, atsekabeturik, Aliceren heriotza bere arazoaren irtenbidea izan daitekeela hasi da pentsatzen.

Asteburua elkarrekin pasatuz, Georgek Aliceri proposatzen dio laku batera joateko eta txalupa batean elkarrekin paseatzeko. Neskak onartzen du. Txalupan daudenean, Georgek -hasieran Alice lakuan itotzeko asmoa zuena- barne gatazka bortitza bizi du, bere gogoa eta bere senaren artean. Zalantza horretan dagoenean, Alice zutitzen da baldarki eta txalupa irauli egiten da, neska itota suertatuz.

George atxilotzen dute, heriotzaren egilea izateko akusaziopean. Epaiketan errudun deklaratzen dute eta aulki elektrikora kondenatu. Pelikulak anbiguotasunarekin jokatzen du, ez baita argi ikusten Aliceren heriotza nola gertatzen den eta Georgeren jarrera une horretan zein den. Georgek berak uste du errudun dela gogoan, Aliceren heriotza nahi zuelako, nahiz eta heriotza horren egile zuzena ez izan. Honenbestez, bere hiltzeko epaia etsipenez onartzen du.

Beste datu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula 1949ko bukaeran eta 1950eko hasieran filmatu zen. Bertan Nevadako Lake Tahoe-ko inguruak agertzen dira. Pelikula hau egin zuenean, Elizabeth Taylor-ek 17 urte besterik ez zituen, eta Montgomery Clift-ek 30. Taylor Metro-Goldwyn-Mayer-ko izarra zen, eta pelikula honekin ume izatetik gazte izatera igaro zen. Montgomery Clift bere karrera distiratsua sendotzen ari zen, hau bere bosgarren filma izanik.

Paramount Pictures ekoizleak bikote horren xarma eta magnetismoari etekina atera nahi zion, eta bi antzezle horien arteko ustezko amodio-kontua lau haizetara zabaldu zuen. Maitasun-harremanik ez, baina Taylor eta Clift lagun minak bihurtu ziren pelikula honetan, eta urte luzeetan harreman estua mantendu zuten.

Pelikulak laudorio bikainak lortu zituen kritikoen aldetik, eta arrakasta handia txarteldegietan. Sei Oscar irabazi zituen.

Charles Chaplinek "Hollywoodeko inoizko pelikularik onena"-tzat jo zuen [1] , eta AEBetako Kongresuko liburutegiak 1991ean film hau betiko gordetzeko hautatu zuen.

Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar Sarietan sei sariak lortu zituen, baina ez zuen film onenarena lortu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andrew, Geoff. "A Place in the Sun." "Cinematheque".

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: A Place in the Sun Aldatu lotura Wikidatan