Aa ibaia (Frantzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aa
Haute Aa 800x600.jpg
Datu orokorrak
Luzera 89 km
Geografia
Koordenatuak 51° 00′ 21″ N, 2° 06′ 17″ E / 51.00583333°N,2.10472222°E / 51.00583333; 2.10472222Koordenatuak: 51° 00′ 21″ N, 2° 06′ 17″ E / 51.00583333°N,2.10472222°E / 51.00583333; 2.10472222
Herrialdea Frantzia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.215 km²
Bokalea Ipar itsasoa

Aa Frantziako iparraldeko ibai labur bat da, Nord-Pas-de-Calais eskualdean. Bere urak Ipar Itsasora isurtzen ditu, baina parte handi bat kanalizaturik dago. Oso ibaia ezaguna da frantsesezko gurutzegramatan, alfabetikoki lehen ibaia delako.

Izena eta etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aa izenarekin hainbat ibai ezagutzen dira eta bere jatorria hizkuntza germanikoen artean dago, non aha hitzak ura esan nahi zuen. Hala ere Aa ibaiak beste izen batzuk izan zituen lehenago. Erdi Aroan Enula izena zuen, eta ondoren Enela izena hartuko zuen. Honek Gravelines inguruan dauden bi kanalei izena emango zien: Enna eta Grand Dena. Ptolomeok hau izan litekeen ibaia txiki baten berri eman zuen eta Tabuda izena eman zion. Pikardieraz ibaiak Abbe izena zuen, ziurrenik *ab-"eau" tik eratorria. Galoz Agnona izena zuen, 648an idatzi zenez eta izen hori zelten aurrekoa izan daiteke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aa ibaia (Frantzia) Aldatu lotura Wikidatan