Abay opera antzokia
Abay opera antzokia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kazakhstan |
Hiri handien | Almaty |
Koordenatuak | 43°14′56″N 76°56′45″E / 43.248888888889°N 76.945833333333°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1934 |
Inaugurazioa | 1934 |
Jabea | Almaty |
Arkitektura | |
Estiloa | klasizismoa |
Webgune ofiziala | |
Abay opera antzokia (kazajeraz: Абай атындағы қазақ мемлекеттік академиялық опера және балет театры) opera-antzokia Kazakhstango Almaty hiria dagoen eraikina da. 1936an eraikia, herrialdearen kultura gune garrantzitsuenetariko bat da. Izena Abay Kunanbayuli poeta, musikagile eta filosofoaren omenez eman zitzaion.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortzailea (1934) eta lehen zuzendaria Eugeny Brusilovski izan zen, zortzi opera nazional eta ballet bat sortu zituena (Kyz-Zhibek, Yer-Targhyn, Aiman-Sholpan, Birzhan eta Sara, Kamar-sulu, besteak beste). 1936an eraikia izan zen. Antzoki honetan herrialdeko eta Mendebaldeko berrogei pieza baino gehiago egiten dira, operak, balletak eta musika klasikoko emanaldiak barne. Abai opera ospetsua ere egiten da; lan horrek Akhmed Zhubanov eta Latif Khamidiren musikarekin, Mukhtar Auezoven libretoa du.
Eraikinaren azken berrikuntza 2000. urtean egin zen.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko martxoan, antzokiak bere museoa inauguratu zuen. Bertan, hasiera-hasieratik irudiak eta beste objektu historiko batzuen artean antzokian egindako ikuskizunen jantziak daude ikusgai.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Antzokiaren webgune ofiziala.