Edukira joan

Abdomeneko kanpoko muskulu zeihar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdomeneko kanpoko muskulu laprana» orritik birbideratua)
Abdomeneko kanpoko muskulu zeihar
Xehetasunak
Honen partemuscle of abdomen (en) Itzuli
InsertzioaGandor iliakoa
Pubiseko tuberkulua
Lerro zuria
NerbioaZazpigarren saihets-arteko nerbioa
Zortzigarren saihets-arteko nerbioa
Bederatzigarren saihets-arteko nerbioa
Hamargarren saihets-arteko nerbioa
Hamaikagarren saihets-arteko nerbioa
Saihets-azpiko nerbioa
Muskuluaren akzioaEnborraren flexioa
Enborraren biraketa
Enborraren flexio laterala
Prentsa abdominala
arnasbotatzea
Identifikadoreak
Latinezm. obliquus externus abdominis
TAA04.5.01.008
FMA13335
Terminologia anatomikoa

Abdomeneko kanpoko muskulu laprana ([TA]: ''musculus obliquus externus abdominis'') abdomeneko aurre-alboko horman dago; zabala, aldebikoa, eta lauki irregular itxurakoa da, eta giharrezko atal bat eta atal aponeurotiko bat ditu.

Jatorria eta insertzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken zortzi saihetsen kanpoko aurpegian eta beheko ertzean du jatorria, eta aponeurosiaren bitartez gandor iliakoan, hezur koxalaren aurreko ertzean, pubisean eta lerro zurian intsertatzen da.

Saihets-arteko 7.-11. nerbioek eta saihets-azpiko nerbioak inerbatzen dute.[1]

Gorputz-enborraren tolespena eta biraketa burutzen ditu, baita abdomen barneko presioa igo eta arnasketan lagundu. Kanpoko muskulu lapranaren uzkurketa alde-bakarrekoa bada, enborraren tolespen ipsilaterala emango da; aldebikoa bada, berriz, espirazioan eta pelbisaren igoeran laguntzen du.[2]

Irudi gehigarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bidaurrazaga, A., Gerrikagoitia, I., & Sarria, R. (2010). Giza anatomiako praktika-liburua lokomozio, aparatua. Usurbil, Gip.: Elhuyar Fundazioa.
  2. Feneis, H., Dauber, W., & Lasarte, J. A. (2001). Giza anatomiako poltsikoko atlsasa: Nazioarteko nomenklatura oinarrituta. Usurbil (Gipuzkoa): Elhuyar.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]