Edukira joan

Abelia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abelia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaCaprifoliaceae
Generoa Abelia
Brown, 1818

Abelia Caprifoliaceae familiako zuhaixka generoa da, 30 bat espezie inguru dituena. Jatorriz Asiako ekialdekoak (Japoniatik Himalaiaraino) eta Ipar Amerikako hegoaldekoak (Mexiko) dira. Klima epeletako espezieak hosto iraunkorrekoak dira, eta klima hotzagoetakoak erorkorrak.

Abelia generoa Clarke Abel britainiar medikuaren omenez izendatu zen. Pekingo britainiar enbaxadako medikua zen eta Txinako lorategi ugari bisitatu zituen eta hainbat aurkikuntza egin zituen bertan, horien artean bere lagun Robert Brown (1773-1858) ospetsuak bere izena eman behar zion zuhaixkarena, Abelia chinensis, espezie honentzat Abelia genero berria sortuz, 1825 inguruan.

Hostoak oposatuak edo hiruko bertizilotan dira, obatuak, distiratsuak, berde ilunak, 1,5-8 cm luze, eta udazkenean brontze koloretik gorrira bihurtzen dira hosto erorkorreko espezieetan. Loreak goiko hosto eta zurtoin muturretan agertzen dira, 1etik 8ra, elkarrekin, infloreszentzia labur batean; zintzilikariak dira, zuri-arrosa kolorekoak, bost lobuluko korola duen kanpai formakoak, 1-5 cm luze eta, oro har, lurrindunak. Loraldiak luze eta etengabe jarraitzen du udaberriaren amaieratik udazkenera arte.

Espezie horietako batzuk landare apaingarri bezala lantzen dira. Abelia × grandiflora hibridoa da adibide nabarmena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]