Abuztuaren 15eko bazkalondoa
Appearance
Abuztuaren 15eko bazkalondoa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Austin Arrieta (1979) |
Argitaratze-data | 1979 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Abuztuaren 15eko bazkalondoa |
Argitaletxea | GAK |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 135 |
ISBN | 9788472314887 |
OCLC | 907310972 |
Abuztuaren 15eko bazkalondoa Joxe Austin Arrietak 1979an kaleratutako eleberria izan zen, Gipuzkoako Aurrezki Kutxak argitaratua.[1]
Bere lehendabiziko eleberri honek urte hartako Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari irabazi zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965. urteko abuztuaren 15a da, Ama Birjina Abuztukoaren eguna. Donostiako alde zaharreko etxe batean familia bildu da bazkaltzeko: 16 urteko seminarista gaztea, bere gurasoak eta arrebak. Egun sargori horretako bazkalondoan kontu-kontari dabiltza senideak eta, bitartean, gazte protagonistaren bizitza ezagutuko dugu, memoriaren joan-etorriak aprobetxatuz.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berasaluze, Gari. (2015-08-15). «Abuztuaren 15eko bazkalondoa» Berria.
- ↑ Sarasua, Asier. (2014/06/07). "Abuztuaren 15eko bazkalondoa" (Joxe Austin Arrieta, 1979). eibar.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |