Accattone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Accattone
Datuak
Jatorrizko izenburua Accattone
Izenburua euskaraz Accattone
Urtea 1961
Estreinaldia 1961eko abuztuaren 31n Veneziako Zinemaldian
Generoa drama
Herrialdea  Italia
Iraupena 120 minutu
Banatzailea Brandon Films
Zuzendaria
Pier Paolo Pasolini
Ekoizleak
Alfredo Bini
Cino Del Duca
Gidoilariak
Sergio Citti
Pier Paolo Pasolini
Aktoreak
Franco Citti
Franca Pasut
Silvana Corsini
Musikagileak
Johann Sebastian Bach
Argazkilariak
Tonino Delli Colli
Jatorrizko hizkuntza
italiera
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Accattone 1961eko Pier Paolo Pasolini italiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Zinemazale eta kritikariek film honetan Pasoliniren lehenbiziko eleberrien eragina ikusi ohi dute, tartean Ragazzi di vita ("Kaleko mutilak") eta Una vita scellerata ("Bizitza bortitz bat"). Franco Citti, Franca Pasut eta Silvana Corsini aktoreek antzeztu zuten.

"Accattone" izenburua berez filmaren protagonistaren ezizena da, eta italieraz 'zarpail' esan nahi du.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasolini arreta handia erakartzen ari zen Italiako hedabideetan bere idazkiak eta adierazpenak zirela eta. Federico Fellinik bere filmegintza-estudioak ireki zituen, eta Pasolini gonbidatu zuen harekin lan egitera. Pasolinik gidoi ausart bat ondu zuen eta errodatzeari ekin zion, Federico Fellinik hari astebeteko finantzaketa segurtatu ondoren. Gainera, Federicok Ricardo anaia bidali zuen Pasoliniren errodatzeetara Pasoliniren filmegintzako trebezia egiaztatzera.

Ricardok txosten bat prestatu zuen orduan, eta Federico ez zen konbentzituta atera. Ondorioz, Pasolini finantzaketarik gabe geratu zen. Hala ere, Alfredo Bini interesatu zen orduan filmea finantzatzeari buruz, eta berak ekoitzi zion filmea Pasoliniri.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma berrikuntza handia izan zen hainbat alderditatik, hizkuntzaren eta gaien gordintasuna batez ere. Horregatik, Italia kontserbadoreak kritikatu egin zuen, baina ikusleek harrera ona eman zioten, eta Pasolinik Mamma Romari ekin zion honen ondoren, gai berekoa.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erroma. Vittorio "Accattone" (Franco Citti) egun osoa proxeneta gisa taberna zuloan sarturik igarotzen duen artean, harekin bizi den Maddalena izeneko emakumeak hura mantetze aldera prostituzioan jarduten du. Maddalena (Franca Pasut) atxilotua eta espetxeratua denean, Accattonek bere bizi baliabidea galdu eta bizimodu ziztrina izatera beharturik egongo da. Urteak elkar ikusi gabe egon arren, Ascenza emazteari (Paola Guidi) derrigorrez laguntza eskatu beharko dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]