Ad logicam argudioa
Itxura
Ad logicam argudioa zerbaiten faltsutasuna baieztatzean datza, logikaren aurkako arrazonamendutik sortzen delako. Hau gezurrezkoa da, arrazonamendu baten baliozkotasunak edo baliogabetasunak ez baitu nahitaez determinatzen haren konklusioaren faltsutasuna edo egia.
Adibidez:
- A: "Katuek ilea dute eta, Felixek ilea duenez, orduan katu bat da". Ez (non sequitur).
- B: "Ilea edukitzeak ez du katua denik frogatzen, txakur bat edo beste animalia bat izan baitaiteke". Bai (ezeztapen balioduna). "Beraz, ez da katu bat". Ez (ad logicam argudioa).
- A: "Baina Felix nire katua da". Premisa, proposamen egiazkoa edo faltsua.
Ilea duelako Felix katua denik egia ez den arren, Bk Felix katua ez dela ondorioztatzeko akatsa egin zuen, hasierako argudioa okerra izan zelako. Horrek ez du esan nahi arrazoi duenik; izan ere, argudiorik eta frogarik ematen ez bada, Felixen identitateak ezezaguna izaten jarraituko du.
Beste adibide bat:
- A: 2ren erro karratua irrazionala da, Euklidesek hala esan zuelako.
- B: zure arrazonamendua faltsua da; beraz, 2ren erro karratua ez da irrazionala.
Egia da A-k falacia ad verecundiam erabiltzen duela, baina B-k beste falazia bat erabiltzen du, 2ren erro karratua irrazionala ez dela baieztatzen duelako.