Ad populum argudioa
Ad populum argudioa edo argumentum ex populo deritzo jende askok iritzi batekin bat etortzearen ondorioz sortzen den falaziari.
Informazio bat irakurtzean jendea bat badator hor esaten denarekin, like asko jasotzen ditu, baina horrek ez du egia bihurtzen. Ex populo argumentuak diskurtso populistetan, politikan, komunikabideetan eta eguneroko eztabaidetan erabiltzen dira, eta horrelako esaldiak erabiltzen ditu: “Eta ez dut nik esaten, mundu guztiak esaten du”, “Jende gehienak nire iritzi bera du”, “Mundu guztiak daki hori horrela dela”, eta abar.
Falazia hori logikaren erabilera desegokian oinarritzen da, gauzak ez baitira inoiz egiazkoak norbaitek ezagutzen dituelako (edo mundu guztiak ezagutzen dituelako), baizik eta frogatutako ebidentziekin bat datozelako[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zientzia, Elhuyar. (2020-11-12). «8. Kontuz falaziekin» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).