Lastozko gizonaren falazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
FALAZIAK

A silentio argudioa
Ad antiquitatem argudioa
Ad baculum argudioa
Ad consequentiam argudioa
Ad crumenam argudioa
Ad hominem argudioa
Ad ignorantiam argudioa
Ad lazarum argudioa
Ad logicam argudioa
Ad misericordiam argudioa
Ad nauseam argudioa
Ad novitatem argudioa
Ad populum argudioa
Ad verecundiam argudioa
Ex auctoritate argudioa
Cum hoc ergo propter hoc
Ondorio hutsala
Oinarri eskaera
Lastozko gizonaren falazia
Falazia ekologiko
Falazia naturalista
Falazia genetiko
Secundum quid

Lastozko gizona edo txorimaloa

Lastozko gizonaren falazia argumentu eta falazia mota informal bat da. Honen bidez, argumentu bat gezurtzearen itxura ematen da, baina eztabaidaren lerroa/bidea jarraitzen ez duen ideia baten bidez egiten da, hau da, eztabaidatu ez den zerbaiten aurka egiten du; ondorioz, oinarrizko gaia ez da benetan gezurtzen, itxura soila da.[1] Falazia mota hau gauzatzen dutenak “lastozko gizon bat erasotzen” ari direla esan ohi da.

Lastozko gizonaren argumentuak aurkariaren proposizioa gezurtu izanaren ideia edo ilusioa sortzen du, proposizio hau beste proposizio batengatik isilpean aldatuz, eta ondoren proposizio berri eta faltsu hau gezurtuz, aurkariaren benetako proposizioa gezurtu beharrean.[2][3] Lastozko gizonaren argumentuak historian zehar eztabaida polemikoetan erabili izan dira, batez ere, emozio-karga haundiko eztabaidetan. [4]

Estruktura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lastozko gizonaren falaziak honako estruktura hau dauka:

  1. Lehenengo pertsonak X baieztatzen du.
  2. Bigarren pertsonak Y (X baiezpenaren antzekoa) baiezpenaren kontrako argumentua ematen du, X baiezpenaren aurkako argumentu bat balitz bezala.

Arrazonamendu hau errelebantziazko falazia bat da: kontrako jarrera aurkezterakoan, ez dio oinarrian dagoen proposamenari erantzuten.

Horrelako kasuak egoera hauen bidez ematen dira:

  • Aurkari baten hitzak kontestuz kanpo zitatuz, eta aurkariaren intentzioak desitxuratzen dituzten zitak aukeratuz. [3]
  • Posizio jakin bat gaizki defendatzen duen errepresentatzaile bat aukeratuz, ondoren haren argumentuak ukatzeko; horrela, posizio guztia eta posizio hori defendatzen duten guztiak derrotatuak izan direnaren itxura ematen da.[2]
  • Aurkariaren argumentua gehiegi sinplifikatuz, ondoren bertsio sinplifikatu horren aurka egiteko.
  • Aurkari baten argumentua exageratuz, ondoren bertsio esajeratu horri aurka eginez.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«

A: Nerabeak oporretara bakarrik joatea ideia txarra dela uste dut.
B: (falaziazko errefutazioa) Gure semeak etxean atxilotuta/itxita geratzera behartzea haien garapen emozionalerako kaltegarria da.

A argumentuak ez du inon esan nerabeak etxean atxilotuak geratu behar zutenik.

»


Eguneroko elkarrizketa bat adibide moduan:

«

Miren: Dutxa bat hartzea onuragarria da.
Ander: Baina ur beroak azala hondatu dezake.

Anderrek existitzen ez den argumentu baten aurka egin du: “Dutxa bero bat hartzea onuragarria da” argumentuaren aurka. Argumentu hori faltsua denez, Mirenek pentsa zezakeen oker zegoela, Anderrek esandakoa egia zelako. Baina, bere benetako argumentua (“dutxa bat hartzea onuragarria da”) ez da ukatua izan, tenperaturaren inguruan ez duelako ezer esan. Ukatua izan den argumentua “dutxa bero bat hartzea onuragarria da” da.

Miren: ez nuen esan nahi dutxa bero bat hartzea.

Miren falaziaz ohartu da eta bere baiespena defendatu du.

»


Debate publikoetan ere lastozko gizonaren falaziak sortzen dira, adibidez, debekuaren debate hipotetikoa:

«

R: Garagardoaren inguruko legeak erlaxatu beharko genituzke.
B: Ez, intoxikanteetara mugarik gabe iritsi daitekeen edozein elkartek bere lan etika galtzen du, eta soilik momentuko haborokina da.

Hasierako eta benetako proposamena garagardoari buruzko legeak erlaxatzea zen. B pertsonak proposamen hau desitxuratu du intoxikanteetara heltzeko “mugarik gabeko sarrera” inplikatzeko. Falazia logiko bat da, A pertsonak ez duelako ezta momentu batean ere mugarik gabeko sarrera hori baimentzea defendatu.

»


Azterketa garaikideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ean Robert Talissek eta Scott Aikinek lastozko gizonaren falaziaren aplikazioa eta erabilera zabaldu zuten, bi forma hartu ditzazkeela argudiatuz: batetik, forma errepresentatiboa, aurkariaren posizioa desitxuratzen duena; eta bestetik, aukeraketa formularioa deritzoten forma berria. Aukeraketa formularioa aurkariaren posizioaren errepresentazio partzialago eta ahulago (eta ezeztatzeko ahulagoa dena) batean ardazten da. Gero, esaten da posizio ahulago honen ezeztatze errazenak aurkariaren posizio osoa ezeztatzen duela. Presazko generalizazioaren falaziarekiko duen antzekotasuna azpimarratzen dute, honetan, kontrakoa den eta aurkariarena baino posizio ahulago baten gezurtatzeak aurkariaren argumentu guztiak gezurtatzen dituela esaten da. Politika modernoko argumentazioan erabilera kantitate haundiagoa aurkitu denez, diskurtso publikoa hobetze aldera, falazia honen identifikazioa zentrala dela uste dute. [5]

2010ean, Aikin eta Casey modelo honetan hedatu ziren, hirugarren forma bat gehituz. Hasieran aipatutako “forma errepresentatiboak” lastozko gizonaren falazia klasikoari erreferentzia egiten dio; bestalde, “aukeraketa formak” gizon ahulari; eta azkenik, gizon hutsa dugu. Gizon hutsaren argumentazioa guztiz fabrikatutako argumentu bat da, non ez den ez aurkaririk, ez kontrako ikuspunturik existitzen, edo existitzen badira, argumentatzaileak ez ditu topatu. Horrelako argumentuek gehienetan “batzuk diote”, “kanpoko batek pentsatzen du”... bezalako termino hutsalak erabiltzen dituzte, existentziarik gabeko argumentuak ere zabaldutako mugimendu general bati aplikatu dakizkioke, indibiduo edo erakunde bati beharrean. [6][7]

“Nut picking” Kevin Drumek [8] sortutako hitz berri bat da, zeinak aurkari bat errepresentatzen ez duten muturreko adierazpen marjinalak intentzioz bilatzearen praktikari erreferentzia egiten dion, ondoren deklarazio horiek aurkariaren gaitasunik eza eta irrazionaltasuna agerian uzteko intentzioarekin. Falaziazko argumentu baten forma da, muturreko adibideak edo taldea gutxi errepresentatzen duten adibideak hartzen dituenak talde zabalago baten ahotsa isiltzeko erabiltzen dena. [6]

Altzairuzko gizona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzairuzko gizonaren argumentua lastozko gizonaren argumentuaren kontrakoa da. Argumentu hau aurkariaren argumenturik indartsuenak erasotzean datza, nahiz eta aurkeztutakoa izan. Altzairuzko gizon bat kontrako argudioa zure hitzetan birformulatzea da, eta solaskidearekin baieztatzea gezurtatu aurretik. Aurkariaren argumentuaren formarik indartsuena sortzeak gezurtatzeko errazak diren suposizio faltsuak ezabatzea inplika dezake. [9]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falazia bezala kontuan hartuta, lastozko gizonaren argumentuen identifikazioa eta izena duela gutxi eman ziren, nahiz eta Aristotelesek jada antzeko kezka bat iradokitzen duten iruzkinak egin zituen.[10] Douglas N. Waltonek “falazia informal bezala, testuliburu batean aurkitu dezakegun bere lehen inklusioa” Stuart Chaseren Pentsamendu Zuzenaren Gidak (1956) (40.or) liburuan identifikatu zuen.[10] [11] Kontran, Hamblinen Falaziak (1970) testu klasikoak ez du aipatzen modu ezberdin batean, ezta termino historiko bezala ere. [10][11]

Terminoaren jatorria eztabaida kontua da, nahiz eta erretorikan egindako terminoaren erabilerak lastoz eginiko gizaki edo figura bati erreferentzia egiten dio, eraistea edo suntsitzea erraza dena; adibidez, entrenamendu militarrerako simulatzaile bat, txorimalo bat, etab. [12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Stephen Downes Guide to the Logical Fallacies» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  2. a b Pirie, Madsen. (2013). How to win every argument: the use and abuse of logic. (Repr. argitaraldia) Continuum ISBN 978-0-8264-9894-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  3. a b «Fallacy Theory and the Straw Man» Straw Man Arguments (Bloomsbury Academic) 2022 ISBN 978-1-350-06500-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  4. Demir, Yeliz. (2017-10-17). «Chapter 10. Multi-participant TV debate as an argumentative activity type» Argumentation across Communities of Practice (John Benjamins Publishing Company): 229–257. (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  5. (Ingelesez) Talisse, Robert; Aikin, Scott F.. (2006-12-05). «Two Forms of the Straw Man» Argumentation 20 (3): 345–352.  doi:10.1007/s10503-006-9017-8. ISSN 0920-427X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  6. a b (Ingelesez) Aikin, Scott F.; Casey, John. (2011-03). «Straw Men, Weak Men, and Hollow Men» Argumentation 25 (1): 87–105.  doi:10.1007/s10503-010-9199-y. ISSN 0920-427X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  7. (Ingelesez) Wanton, Douglas. (2013). Methods of Argumentation. Cambridge University Press ISBN 978-1-107-43519-3..
  8. «Washington Post Monthly Poll, March 2010» ICPSR Data Holdings 2011-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  9. «3. Highest Poverty and Use» The Highest Poverty (Stanford University Press): 123–143. 2020-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  10. a b c «Fallacy Theory and the Straw Man» Straw Man Arguments (Bloomsbury Academic) 2022 ISBN 978-1-350-06500-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  11. a b Tindale, Christopher W.. (2007). Fallacies and argument appraisal. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-84208-2. PMC ocm68221058. (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  12. (Ingelesez) Damer, T. Edward. (1995). Attacking Faulty Reasoning: A Practical Guide to Fallacy-Free Arguments.. Wadsworth, 157–159 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]