Adam eta Eva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adan eta Eva, M. v. Heemskercken artelanean.

Adam eta Eva judu, kristau eta musulmanen sinismenaren arabera Lurraren gainean egon ziren lehen gizakiak izan ziren, lehen gizon eta lehen emakumea, hurrenez hurren. Jainkoak (edo Yahwehk edo Alak) sortu zituen Kreazioaren seigarren egunean. Biblia eta Koranaren arabera Adan lehenago sortu zuen Jaungoikoak eta, bakarrik ikusterakoan, bere saihets batetik sortu zuen Eva. Euren lehen semeak Kain eta Abel izan ziren, eta ondoren Set. Gainera izenik ez duten beste ume batzuk ere izan zituzten.