Saihets-hezur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saihets» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Saihets-hezur
Costillas.png
Benetako saihets-hezurrak gorriz, faltsuak berdez eta lokak urdinez (Torax kutxaren eskuineko ikuspegia)
Xehetasunak
Artikulazioa Ornoa
Bularrezurra
Identifikadoreak
Latinez costae
MeSH A02.835.232.904.567
Terminologia anatomikoa

Saihets-hezurra ornodun gehienen torax kutxa osatzen duten eta norabide laprana duten hezurrak dira. Animali gehienetan, birikak, bihotza eta toraxean kokatzen diren biziraupenerako beharrezkoak diren organoak babesten ditu.

Saihets motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo 7ak: Benetazko saihetsak (gorriak)
  • VIII, IX eta X: Saihets faltsuak (berdeak)
  • XI eta XII: Saihets lokabeak edo flotanteak (urdinak)

Saihets eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza saihets eredua lau atal ditu: burua, lepoa, tuberkulua eta gorputza.

Gorputzean bi aurpegi bereizten dira: kanpokoa eta barnekoa. Barneko aldearen beheko eremuan, saihets ildoa aurkitzen da, non saihetsarteko pakete baskulonerbiotsua kokatuko den. Gainera, saihetsarteko muskuluen ezarlekua izango da.

Saihets gorputzean, tuberkuluaren ostean, sahiets angelua kokatzen da. Honi esker, saihetsa bizkarraren eta baita gorputzaren aurreko paretaren parte izatea lortuko du. Horrez gain, norabide laprana hartuko du eremu honetan ere, goitik behera eta atzetik aurrera joango delarik.

Saihets bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saihetsak talde honen barruan sailkatzeko, saihets ereduak ez daukan ezaugarri bereizgarriren bat izan beharko du. Hauen artean aurkitzen dira:

  • Lehenengo saihetsa: Laua da plano horizontalarekiko. Beraz, goiko eta beheko aurpegiak izango ditu. Goiko aldean, aurreko eskaleno muskuluaren tuberkulua izango du, non muskulu hau ezarriko den. Tuberkulu honen aurrealdean subklabia zainaren ildoa egongo da, eta atzekaldean, aldiz, subklabia arteriaren ildoa.
  • Bigarren saihetsa: Laua da plano horizontalean.
  • Hamaika eta hamabigarren saihetsak: Hauek ez dute leporik ezta tuberkulurik (hau dela eta, ez dira ornoetako zeharkako arantzarekin giltzatuko), eta oso laburrak dira.

Saihets giltzadurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 giltzadura mota desberdinetan parte hartuko du:

  • Saihets buruaren giltzadura: Saihetsaren buruaren eta goiko eta beheko orno gorputzen arteko diartrosia da, artrodia motakoa. I, XI eta XII. sahietsak, ordea, orno gorputz bakar batekin giltzatuko dira.
  • Saihets zeharkako irtenguneetako giltzadura: Saihetsaren tuberkuluaren eta orno torazikoaren zeharkako irtengunearen arteko diartrosia, artrodia motakoa.
  • Giltzadura esternokostala: Sahiets gorputzaren eta bularrezurraren arteko sinkondrosia. Izan ere, saihetsak bularrezurrarekin giltzatu aurretik kartilago bihurtuko dira.

Saihets lotailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Izpi lotailua: Saihets buruaren eta 2 orno gorputzen artean (I, XI eta XII. saihetsek izan ezik)
  • Sahiets-buruaren giltzadura barruko lotailua: Saihetsaren burutik maila bereko ornoarteko diskora (giltzadura barnetik).
  • Alboko saihetsezur zeharkako arantza lotailua: saihetsaren tuberkulutik maila bereko ornoaren zehar apofisira.
  • Goiko saihetsezur zeharkako arantza lotailua: saihetsezur tuberkulutik goiko orno torazikoaren zeharkako irtengunera.
  • Saihetsezur zeharkako arantza lotailua: Saihets lepotik maila bereko ornoaren zeharkako irtengunera.

Saihetsak animalietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brown Tree Frog 2.jpg

Tetrapodoek soilik saihets sorta bat izango dute, izan ere, orno bakoitzean sahiets pare bat ezarriko da. Hala ere, torax ornoekin giltzatzen direnak luzeenak izango dira. Saihets sakroak ordea, nahiko laburrak dira eta bere funtzio nagusia, orno sakroak gerri hezurrekin giltzatzea izango da.

Hala ere, esan beharra dago, hasierako saihets hauetako asko eboluzioan zehar galdu direla. Beste kasu askotan ordea, anfibio edo narrastietan esate baterako, aldaketa ugari eman dira, bai estruktura baita kopuruan ere. Adibidez, dordokek 8 saihets pare baino ez dituzte, gainerakoek oskola emateko garatu dira. Sugeek ordea bere luzeera osoan zehar hainbat izango dituzte. Azkenik, igelek solik sahiets pare bat daukate, pelbis hezurraren parte izango da.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saihets-hezur Aldatu lotura Wikidatan
Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.