Adda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adda ibaiaren kokapen-mapa

Adda Italiako Lombardia eskualdeko ipar-mendebaldeko ibai bat da, Po ibaiaren ezkerraldeko ibaiadarra. Izena hizkuntza zeltikotik eratorri da, hori baitzen Antzinatean eskualde horretako populazioaren hizkuntza, eta «dabilen ura» esan nahi du.

Po ibaiaren ibaiadar nagusia da, eta 313 km luze da. Italiako ibaietan laugarrena da. Haren arro hidrografikoak 7.979 km² ditu.

Retiako Alpeetan du jatorria, Stelvio mendatetik mendebaldera, 2.235 m-ko altitudean. Lehenik, hegoalderantz egiten du; gero, mendebalderantz sartzen da, eta Como aintzira zeharkatzen du. Bere ibilbidearen azken zatian hegoalderantz egiten du berriro Lombardiako lautadan, eta Po ibaiarekin bat egiten du Castelnuovo Bocca d'Adda herrian, 36 m-ko altitudean. Lombardiako Sondrio, Como, Lecco, Bergamo, Milan, Cremona eta Lodi probintziak zeharkatzen ditu.

Energia hidroelektrikoa eta lautada ureztatzeko ustiatzen da. Batez beste, 187 m³/s-ko emaria du.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adda Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]