Po

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Po
Torino-po.jpg
Po ibaia Turin inguruan
Kokapena Italia
Luzera 652 km
Arroa 71.057 km²
Emaria ahoan: 1.560 m³/s
Iturburua Monte Viso (2.022 m), Alpeak
Ibai ahoa Itsaso Adriatikoa (Mediterraneoa)
Po bacino idrografico.png

Po[1] (latinez: Padus eta Eridanus; italieraz: Po; antzinako ligurieraz: Bodincus edo Bodencus; antzinako grezieraz: Πάδος eta Ἠριδανός) Italiako ibai nagusia da, luzeran (652 km), emarian (1.560 m³/s ahoan) eta arroan (71.057 km², hots Italiaren laurdena).

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Padus izena eman zioten latinez, iturburuan zegoen pinu mota ugari batetik eratorria. Hortik dator Pianura padana izendapena. Eta horregatik Padania izen politikoa, Lega Nord alderdiak Italiako iparralde aberatsa izendatzeko erabilia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeetan du iturburua, Monte Vison (2.022 m). Piemonte, Lonbardia, Emilia-Romagna eta Veneto eskualdeak ureztatzen ditu; arroak beste bi eskualde hartzen ditu: Aostako Harana eta Trentino-Adige Garaia. Turin, Ferrara, Piacenza eta Cremona hirietatik igarotzen da Adriatikoan itsasoratu baino lehen. Meandro ugari ditu ibilguan zehar, eta delta handia eratzen du ibaiaren bokalean.

141 ibaiadar ditu. Garrantzitsuenak Dora Riparia, Dora Baltea, Sesia, Ticino, Adda, Oglio eta Mincio dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Po ibaiaren emaria 1918-1979 bitartean neurtua izan zen Pontelagoscuron (itsasoratu baino 118 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 70.091 km² ditu, arro osoaren % 98,6. Urteko batez besteko emaria 1515 m³ segundoko da. Emari handiena maiatzean du (1936 m³/s), eta txikiena abuztuan (969 m³/s).

Po ibaiaren batez besteko emariak (/s), Pontelagoscuron neurtuak
Datuak: 1918 eta 1979 artean


Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako eskualde aberatsen eta populatuenetatik igarotzen da. Estatuko ekonomiaren giltzarria da, BPGren %40, industriaren %37, enpleguaren %46 eta argindar kontsumoaren %48.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Po Aldatu lotura Wikidatan