Stelvioko igarobidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stelvioko igarobidera igotzeko errepide bihurgunetsua.

Stelvioko igarobidea (Passo dello Stelvio italieraz, Stilfser Joch alemanez), Italian dagoen mendi pasabide bat da, 2757 metroko altuerara dagoena. Ekialdeko Alpeetako garaiena da eta Alpeetako bigarren garaiena, 2770 metroko garaiera duen Col de l'Iseranen ondoren. Bere ospearen zati bat Italiako Giroko mendaterik gogorrenetako bat izateari zor dio. Bere luzera 24 kilometrokoa da, %7,6ko batez besteko goitierarekin eta gertu duen Stelvio herritik hartu du izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko bidea 1820 eta 1825 artean eraiki zuen Austriar Inperioak Lonbardiako austriar probintzia zaharra gainontzeko Austriarekin lotzeko. Orduan 1871 metroko garaierara iristen zen igoera zuen. Proiektuaren ingeniari eta gerenta Carlo Donegani (1775-1825) izan zen eta ordutik oso gutxi aldatu da ibilbidea.

Lehen Mundu Gerra baino lehen Austriar-Hungariar Inperioa eta Italiako Erresumaren arteko muga sortu zen. Gerra garaian, pasabidea, Italiak Austria eta Suitzarekin zuen mugatik gertu zegoena, elurretan gertatutako gudu izugarrien zelai izan zen eta neutrala zen Suitzako lurraldera ere iritsi ziren. Hiru estatuen arteko adostasun baten ondorioz Suitzan ez borrokatzea erabaki zuten, bi etsaiak ziren Austria-Hungaria eta Italiaren artean ziri bat bezala sartzen zena, lehena iparraldean eta bigarrena hegoaldean.

1919 ondoren, Italiaren hedapenarekin batera, pasabidea Italiaren parte izatera pasa zen eta bere garrantzia estrategikoa galdu zuen.

Stelvioko igarobidea oso erabilia da kirolerako, irekita dagoen hilabeteetan, ekainetik irailera. Ugari dira udan bere kurbak igarotzen dituzten txirrindulari eta motoziklistak. Igarobideak duen ospearen zati bat Italiako Giroak zeharkatu izanak eman zion publizitatearen ondorio da. Itzuli handi hori Stelvioko igarobidetik lehen aldiz 1953an pasatu zen; etapa haren garailea Fausto Coppi izan zen, eta ordu arte sailkapen nagusiko liderra zen Hugo Kobleti lidertza kendu zion.

2008an, Moto Guzzi konpainia Stelvio izeneko bere modeloa merkaturatzen hasi zen. Mendate ospetsuagatik jarri zioten izen hori.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Stelvioko igarobidea