Adela Andikoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adela Andikoetxea

Bizitza
JaiotzaUrduliz, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta hortikultorea

Adela Andikoetxea Ugarte, (Urduliz, Bizkaia, 1954) bizkaitar nekazaria da, baratzezaina.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adela Andikoetxea Bizkaiko Urduliz herrian jaio zen. 4.456 biztanleko udalerrian. Haren amak laborantzako lurren herentzia bere hiru alaben artean banatzea erabaki zuen.[3] Urte haietan, Adelak bobina fabrika batean lan egiten zuen, Sopelan (Bizkaia). Horrela, 1981ean, bizkaitar honek dilema batekin topo egin zuen, baratzezaintzan denbora osoz aritzea edo zaletasun gisa gordetzea. Nekazaritzan aritzea erabaki zuen, autonomoa izateko aukera ematen baitzion. Trukean, enpresako oporrei uko egin behar izan zien.

Nekazari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbide honetan lanean hasi zenean, beste nonbaitetik ekarritako edo bidalitako haziez hornitzen zen, baina gerora bere hazitegietako landareak lortzen hasi zen. Bere lanbidean eman dituen 35 urteetan, 700 sari baino gehiago irabazi ditu parte hartu duen hainbat azokatan.[4] 31 urte eman ditu azoketan, beti ere kalitatea zaintzen ahaleginduz.[5] Ahaleginari esker, Bizkaiko baratzezainik onenetariko izatera heldu da eta erreferentea beste nekazari askorentzat.[6] "Bizkaiko baratzeko erregina" izenaz ezagutzen da.[7]

2019an omenaldia jaso zuen baratzezain edo nekazari gisa. Gernikako Juntetxean (Bizkaia) bildu ziren euskal emakume hautetsien hirugarren batzarrean, hainbat alorretako lau emakume profesional omentzea erabaki zuten, erreferente direlako emakumeen egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat.[8]

Saria jaso zuenean, aholku bat eman zien neskei: "Egiten duzun guztia gustatzen bazaizu, segi aurrera. Esfortzu eta gogo biziz, nahi duzuena lortuko duzue beti ".

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011n, BBK Santo Tomas sarietako bat jaso zuen Bilbon .[9]
  • 2013an BBK Santo Tomas sarietako bat jaso zuen Bilbon.[10]
  • 2019an 2019an, euskal emakume hautetsien hirugarren batzarrean, baratzezain edo baserritar gisa omendu zuten, Gernikako Juntetxean (Bizkaia).[11][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Larrinaga, Zihara Jainaga. ««Urte hauetan prozesu osoa nik bakarrik egin dut: landatzetik saltzeraino»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Gaztelaniaz) «ADELA ANDIKOETXEA UGARTE - Nirea Itsaslurra» www.nirea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (2006-11-13). «La huerta multicolor» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Joseba Arguiñano con Adela: 700 premios en concursos de puestos de verduras» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  5. (Gaztelaniaz) ««He conocido a mucha gente, pero no he disfrutado de la vida»» El Correo 2019-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  6. (Gaztelaniaz) ««Encima de la mesa pongo lo mejor que tengo»» El Correo 2012-08-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  7. (Gaztelaniaz) País, El. (2008-10-27). «Gernika puede más que la lluvia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. a b (Gaztelaniaz) «200 Electas vascas reclaman "socializar" la responsabilidad del trabajo doméstico» ELMUNDO 2019-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  9. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20111227/311889/es/Las-ventas-Santo-Tomas-Bilbo-mantienen-pese-lluvia-paro-metro «Las ventas de Santo Tom�s en Bilbo se mantienen pese a la lluvia y al paro en el metro - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  10. «Entrega de premios Santo Tomás 2013» portal.kutxabank.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  11. (Gaztelaniaz) «Cuatro destacadas profesionales serán homenajeadas en la III Asamblea de Mujeres Electas este viernes en la Casa de Juntas de Gernika» www.jjggbizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adela Andikoetxearen adierazpenak: "Urteko uzta aurkezteko lekurik ez" Berria 2020.10.02