Edukira joan

Gernikako Batzarretxea

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Koordenatuak: 43°18′47″N 2°40′47″W / 43.313037°N 2.679674°W / 43.313037; -2.679674
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gernikako Batzarretxea
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Gernikako Batzarretxearen kanpoaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGernika-Lumo
Koordenatuak43°18′47″N 2°40′47″W / 43.313037°N 2.679674°W / 43.313037; -2.679674
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1826
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
BICRI-51-0005155
26
Kontaktua
HelbideaAllende Salazar, s/n
E-postamailto:batzar.etxea@bizkaia.org
Telefonoatel:+34 946-251138

Gernikako Batzarretxea edo Gernikako Juntetxea Bizkaiko Batzar Nagusien biltokia eta egoitza den eraikina da. Bizkaiko Gernika udalerrian dago.

Mendeetan zehar Gernika udalerria Bizkaiko herrien biltoki izan da. Antzina, elizate bakoitzak bere ordezkaria Bizkaiko Jaurerriaren arazo amankomunak eztabaidatzera hara bidali ohi zuen. Biltzar hauek Erdi Arotik Gernikako Arbolaren aldamenean ospatu ohi ziren eta Bizkaiko Batzar Nagusiak deitzen ziren. Denbora igaro hala, Gernikako Arbolaren inguruan hainbat eraikin eraiki ziren, azkenik, 1828an gaur egungo Batzarretxea edo Juntetxea eraikitzeari ekin zitzaiolarik. 1876. urtera arte mantendu ziren, urte hartan Bizkaiko bizimodua gobernatzen zuten legeak, hots, Foruak, desegin egin zituzten.

102 urteko etenaldi horren ondoren, 1979an Batzarrak berreskuratu egin ziren. Honela foru erakunde honetako bigarren aro bati ekin zitzaion.

Batzarretxea eta Gernikako Arbola Euskal Herriaren ikur bizi gisa aurkezten zaizkigu. Bizkaiko erakunde organo nagusiena den Batzar Nagusien egoitza da. Eraikin hau foru hariztiaren alboan altxatua dago, edozein motatako mugak iragaten dituzten kultura usadio eta etnografia batuz, Euskal Herriko herrialde guztien topagunea delarik.

Batzar-Aretoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Batzar-Aretoa beterik, 2011ko osoko bilkuran. Hizketan Jose Luis Bilbao.

Batzar-aretoa Batzarretxearen erdigunea da. Hemen Bizkaiko Batzar Nagusien biltzarrak ospatu ohi dira.

Batzar Nagusiak oso antzinako erakundea da, bere jatorria Erdi Aroan kokatzen da, ohitura legez, batzarkideak kanpoaldean eta Arbolaren inguruan biltzen ziren. Antzina, inguru hartan Santa Maria Antiguako baseliza kokatzen zen, bertan ekitaldi politikoa aurretik ekitaldi elizkoia ospatu ohi zen, ekitaldi politiko haietan Foruen Zina ere burutzen zelarik. Denbora igaro ahala, biltzarrak baseliza txiki harren barnera iragan ziren. 1826. urtetik aurrera, eta erakunde haren beharrei erantzunez, antzinako baseliza eraitsi eta gaur egungo eraikina eraikitzen hasi ziren, lan horiek Antonio Etxebarria arkitektoaren kargu egon zirelarik.

Bizitza politikoa eta erlijioaren elkar lotura estu horren usadio hura mantenduz, Batzar-Aretoa bi ikuspuntu horiek bat egiteko gai den tokia bezala sortu zen. Eliza-Legebiltzar baten aurrean gaude. Halere, gaur egun alde elizkoia alde politikoak alboratu du, antzinako denbora haien lekuko gisa aldarea eta ur bedeinkatua gordetzen duten bataiarria han jarraitzen dutelarik.

Aretoaren apainketan margolanek garrantzia handia bereganatzen dute. XVII. mendean Sebastian Galbarriartu eta Bustrin anaiek burututako margolanen iruditegi bat dago, margolan hauek Bizkaiko Jaun ezberdinak irudikatzen dituzte.

Erretratuei dagokienez, hamar horma-irudik Bizkaiko Jaun batzuek egindako Foruen Zina islatzen dute. Elementu hauek guztiek Bizkaiko Jaunaren agintea nahiz agintari honek komunitateak usadio eta ohituretan (Foruak) oinarrituz gauzatu zuen lege multzoa errespetatzeko zina eta men egiteko betebeharra oroitarazten dute.

Gaur egun Areto honetan Bizkaiko Batzar Nagusiak ospatu ohi dira, hauek Herrialde Historiko honen herri partaidetza eta ordezkaritzaren organo gorenak dira. Batzar hauetan Bizkaiko Aldun Nagusia hautatu, Foru Aldundiak gauzatuko dituen Foru Arauk diktatu edota Bizkaiko Lurralde Historikoaren aurrekontua onartu ohi da.

1476ko Bizkaitarren Fernando II.a Aragoikoaren esku musukatzea. Francisco Mendietaren 1609ko margolana. Bertan antzina Batzarrak ospatu ohi ziren giroa eta ingurua ikus daitezke. Garai hartako bizkaitarren janzkeren lekuko etnografiko baliotsua ere bada.

Gernikako Arbola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gernikako Arbola»
« "Gernikako Arbolak bere jaunak irudikatzen dituen antzinakotasuna gorde du, zapaltzaileek hura bereganatzea lortu gabe, ez eta kristautu edo traidoreei itzalik eman ere." »

Tirso de Molina (1579-1648).


Gaur egungo Gernikako Arbola.
Arbola Zaharra.
1936ko irailean Jose Antonio Agirre Lehendakariak bere kargua zinpetzeko erabili zituen hitzak oroitarazten duen plaka.

Gernikako Arbola euskaldunen ikur unibertsalena da. Jatorriz, udalerri bizkaitar guztietatik zetozen ordezkariz osatutako Bizkaiko Batzarrak bere itzalpean ospatu ohi ziren. Toki honetan, Batzarretxea eta tribunatik hurbil, Gernikako Arbolaren haritz ezberdinak topa daitezke. Gaur egungo haritza 2005an 19 urteko adina zuela landatu zuten, hau lehenbiziko zuhaitzaren ondorengo zuzena delarik.

Lorategian gaur egungo haritzaren arbasoak daude: zutabez inguratuta Arbola Zaharra dago, nahiz eta lehenbiziko zuhaitz zaharrena ez izan, Gernikako Arbola guztietatik gaur egun gordetzen den zaharrena da. 1860an bere ondorengoa landatu eta 2004. urtera arte tribunaren aurrealdean kokatuta egon zen, urte honetan erabat idortu eta ordezkatu beharra izan zen.

Ingurugiro honetatik Batzarretxeko sarrera nagusiaren soiltasuna eta zorroztasuna nabarmentzen dira, ezaugarri hauek eraiki zen neoklasizismo arkitekturaren kanonen barnean daude. Bere aldamenean, eta arkitektura ezaugarri berdinak jarraituz, zutabe multzo batez apaindutako harrizko tribuna bat dago. Aurretik zegoen bat ordezkatzen du, hura itxura eta materialei dagokionez sotilagoa zen, eta Bizkaiko Batzarren buru ziren agintariei eserleku emateko erabili ohi zen.

Gaur egungo tribuna abagune berezietarako erreserbatu ohi da, adibidez, Lehendakari edota Bizkaiko Aldun karguen zinpetzeak. Plaka batek 1936ko irailean Jose Antonio Agirre Lehendakariak bere kargua zinpetzeko erabili zituen hitzak oroitzen ditu.


Beirateen Aretoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beiratean Bizkaiko udalerri ezberdinen topagune gisa Gernikako Arbolak duen sinbolismoa ikus liteke.

Beirateen Aretoa jatorriz gune ireki gisa diseinatua izan zen, 1964an Bizkaiko historiari buruzko museoa bilakatu zen. Batzar Nagusien berrezarpenarekin bat, Batzarretxeak bere erakundea berreskuratu eta Beirateen Aretoa erakundearen jardunetako erabili zen. Areto honetan estalpe funtzioa betetzen duen neurri handietako beiratea nabarmentzen da. 1985. urtean ezarri izan zen eta aurretik Vidrieras de Arte S.A. bilbotar enpresak artisau eran eraiki zuen, gaur egun arte lantegi honek ekoiztu duen neurri horietako lanik handiena izan delarik. Zuhaitzak Bizkaiko udalerrien topagune gisa duen sinbolismoa grafikoki bereganatu eta erakusten du. Erdialdean, tribuna eta zuhaitzak antzinako batzarrei erreferentzia egiten die; alboan, "Lege Zarra" idazkinak Jaunak onartzea eta errespetatzea zin egiten zituen antzinako legeak oroitarazten ditu; eta, bestaldetik, Bizkaiko ekonomia jarduerei buruzko erreferentziak irudikatzen dira. Erdialdeko zatia inguratuz, Bizkaiko udalerri ezberdinen monumentu nabarmenenak dituen orla bat dago.

Beste objektu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Batzar Nagusietako bozketetan erabilitako zilarrezko bozketa puxtarri hutsak (XVII. mendea).

Herri parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzar Nagusira sartzeko eta jarlekura joateko deiaren hurrenkera ez zan huskeria bat, ez horixe. Herri bakoitzak hartzen zuen jarlekuaren inguruko arazoek auzi asko eta iraunkorrak eragin zituen foru-aldi osoan. Jarleku bat ala bestea izateak prestigioa ematen zuen eta protokolo zehatza zegoen Batzar Nagusira sartzeko deiaren hurrenkeran.[1]

Aro klasikoan, 1876ra arte, Batzar Nagusiak izan zuen osaera batze-prozesu baten ondorioa izan zen; hurrenkera honetan egiten zen jarlekua hartzeko deia. Hauek ziren batzarreko 119 kideak eta bakoitzaren zenbakia:[1]

Lur zabala (93 ordezkari)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur zabala[2][3][4] (lur edegia[1], edo lur laua[5] ere deitua) Bizkaiko lur-eremu bat da bertako foru-zuzenbide zibilaren arabera. Bizkaia jaurerri zenetik Bizkaiko forua aplikatu behar zuen eremua, hain zuzen. Lur zabal hori merindadetan antolatutako elizateez osatuta zegoen. Lur zabaletik at zeuden (bestelako foruekin) Bizkaiko hiribilduak, Urduñako hiria, Durangaldea eta Enkarterri. Laudio eta Aramaio ere Bizkaiko lur zabalaren zati dira,[6] nahiz eta Arabako udalerriak izan.

Bizkaian, Lur Edegiko ordezkarien multzo honetan, sei merindadetan bilduta (Busturia, Markina, Zornotza, Uribe, Bedia eta Arratia), 72 elizate hauek zeuden:[1]

Uribe merindadea (laranja ilunez) Bizkaia historikoaren planoan.
Laranjaz: Lur zabala
Urdinez: Hiriak eta hiribilduak
Horiz: Enkarterri, Durangoaldea eta Orozko
Bizkaiko eskualdeak gaur egun.
██ Enkarterri██ Bilboaldea ██ Mungialdea██ Busturialdea ██ Arratia-Nerbioi██ Durangaldea ██ Lea-Artibai

Busturiako Merindadea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
01 Mundaka, 02 Sukarrieta Pedernales, 03 Busturiko Axpe, 04 Murueta, 05 Forua, 06 Lumo, 07 Muxika Ugarte, 08 Arrieta Libano, 09 Mendata, 10 Arratzua, 11 Ajangiz, 12 Ereño, 13 Ibarrangelua, 14 Gautegiz Arteaga, 15 Kortezubi, 16 Natxitua, 17 Ispaster, 18 Bedardona, 19 Murelaga, 20 Nabarniz, 21 Gizaburuaga, 22 Amoroto, 23 Mendata, 24 Berriatua, 25 Ziarrotza, 26 Arbatzegi

Markinako Merindadea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
27 Xemein, 28 Etxebarria

Zornotzako Merindadea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
29 Amorebieta, 30 Etxano, 31 Ibarruri

Uribeko Merindadea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
32 Gorozika 33 Barakaldo, 34 Abando, 35 Deustu, 36 Begoña, 37 Etxebarri, 38 Galdakao, 39 Arrigorriaga, 40 Arrankudiaga, 41 Lezama, 42 Zamudio-Arteaga, 43 Loiu, 44 Sondika, 45 Erandio, 46 Leioa, 47 Getxo, 48 Berango, 49 Sopelana, 50 Urduliz, 51 Barrika, 52 Gorliz, 53 Laukiniz, 54 Gatika, 55 Lemoniz, 56 Maruri Jatabe, 57 Bakio, 58 Morga-Meaur, 59 Mungia, 60 Gamiz, 61 Fika, 62 Frunitz, 63 Meñaka

Bediako Merindadea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
64 Lemoa

Arratiako Merindadea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
65 Igorre, 66 Arantzazu, 67 Gaztelu Elexabeitia, 68 Zeanuri, 69 Dima, 70 Zeberio Olabarrieta, 71 Ubidea

Uribeko Merindadea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
72 Derio

Hiribilduak eta hiriak (21 ordezkari)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
73 Bermeo, 74 Bilbao, 75 Durango, 76 Orduña, 77 Lekeitio, 78 Gernika, 79 Balmaseda, 80 Gaminitz-Plentzia, 81 Portugalete, 82 Markina, 83 Ondarroa, 84 Ermua, 85 Elorrio, 86 Areatza Billaro, 87 Mungia, 88 Larrabetzu, 89 Ugao-Miraballes, 90 Gerrikaitz, 91 Errigoiti, 92 Otxandio, 93 Lanestosa

Enkaterriko kontzejuak (14 ordezkari)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek ziren Enkaterriko 14 kontzejuak:

94 Güeñes, 95 Karrantza, 96 Artzentales, 97 Turtziotz, 98 Galdames, 99 Zalla, 100 Gordexola, 101 Muskiz, 102 Zierbena, 103 Abanto Bekoa, 104 Abanto Goikoa, 105 Santurtzi, 106 Sestao, 107 Ugarte

Durangoko Merindadea (11 ordezkari)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Durangoko Merindadean zeuden 11 elizateak:

108 Abadiño, 109 Berriz, 110 Mallabia, 111 Mañaria, 112 Iurreta, 113 Garai, 114 Zaldibar, 115 Arrazola, 116 Axpe, 117 Apatamonasterio, 118 Izurtza

Orozko Harana (ordezkari bat)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
119 Orozko Harana

Bisita ordutegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikako Batzarretxea bisitatzeko ordutegia honako hau da:

  • Udan: 10.00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
  • Neguan: 10.00 - 14.00 / 16.00 - 18.00

Egun guztietan zabalik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau eta bertako informazioa Gernikako Batzarretxearen Bisitarientzako gidaliburuan jartzen duen testuan oinarrituta dago. Bisitarien gidaliburu hau eraikin honetako edozein bisitarik eskura dezake.
  1. a b c d «Idazpenen zerrenda» Batzar Nagusiak (kontsulta data: 2025-05-09).
  2. «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-01-17).
  3. «ADOREZ Bilaketa: tierra» www.bostakbat.org (kontsulta data: 2024-01-17).
  4. Fundazioa, Elhuyar. «lur zabal» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2025-05-11).
  5. «tierra llana» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-01-17).
  6. Manu Uriarte: «El derecho foral alavés», Euskonews & Media, 32. zenbakia, 1999-05-07.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]