Adelaida Abarca Izquierdo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adelaida Abarca Izquierdo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdelaida Abarca Izquierdo
JaiotzaMadril, 1923 (98/99 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa
Izengoitia(k)La Deli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGazteria Sozialista Bateratuak

Adelaida Abarca Izquierdo (Madril, 1923) Deli ezizenez ezaguna, ekintzaile errepublikanoa izan zen. Gazte Sozialista Bateratuko (JSU) militantea eta Hamahiru Arrosak taldekoen bidelaguna, frankismoak errepresaliatua. 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Madrilgo Las Ventas emakumeen kartzelan, Tarragonako Oblatas espetxean, Geronako espetxean eta Bartzelonako Les Corts espetxean izan zen, 1946an Victoria Pujolar, Ángela Ramis eta bere ihesa antolatu zuen. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adelaida Abarca Izquierdo, 1937an Espainiako Gerra Zibilaren erdian, 14 urte besterik ez zituela, JSUko kidea zen Madrilen.Alderdi Errepublikanoaren porrotarekin, Espainiako Alderdi Komunistako buruzagi nagusiak erbestera joan ziren. Matilde Landa, Sorospen Gorriaren buruzagia izendatu zuten erakundea bizirik mantentzeko arduradun. Militante askok erregimen berria onartzeari uko egin zioten eta elkartzen saiatu ziren, informazio eta erresistentzia sare klandestino bat sortuz.

Sarekideak laster aurkitu eta atxilotu zituzten. José Pena Brearen torturapean egindako aitorpenak ia talde osoa desegitea ekarri zuen. Abarka, hamasei urtekoa, 1939ko maiatzaren hasieran atxilotu zuten Madrilgo bere etxean.

Núñez de Balboa kaleko komisaldegian, jazarpena eta galdeketa gogorrak jasan zituen, Las Ventas emakumeen espetxean sartu aurretik. Bertan adingabeen aretoan bat egin zuen María del Carmen Cuesta Rodríguez eta Hamairu Arrosak taldeko lagun batzuekin. Azken hauek abuztuaren 5ean fusilatu zituzten Gerra Kontseilu premiazko eta sumario baten ostean. Adelaida eta Cuesta sumariotik kanpo geratu ziren adinagatik. Abuztuaren 4an epaitu zuten Abarca, eta 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

1940ko maiatzean Geronako espetxera lekualdatu zuten, Tarragonako Oblatas kartzelarik pasatu ondoren, eta gero Bartzelonako Les Corts espetxera. Gaztea izan arren, beti nabarmendu zen bere lidergoagatik eta bidelagun behartsuenekiko elkartasunagatik, eta horrela kontatzen dute María Bigordà Montmanyk eta Tomasa Cuevasek.

Bere esperientziari eta antolakuntza-gaitasunari esker, Abarka konfiantzazko preso bihurtu zen eta espetxe bulegoan egindako lanaren truke zigorra murriztea onartu zioten. Horrela, gutunak, fitxategiak eta erregistroak manipulatzeko aukera izan zuen, Victòria Pujolar presoari ihesaldian lagunduz. Handik gutxira, 1946ko martxoaren 8an, kaleratzeko agindu faltsuekin, berak eta Ángela Ramisek ere ihes egitea lortu zuten.

Senideen, lagunen eta alderdikideen konplizitatearekin, Frantziara iritsi eta PSUC eta Santiago Carrilloren PCErekin harremanetan jarri ziren. [2] Denbora batez, Abarka Tolosan kokatu zen eta geroago Parisen, borroka politikoan jarraitu zuen eta José Salas Vidillarekin ezkondu zen, hau ere PSUCeko buruzagia. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [http://presodelescorts.org/sites/default/files/testimonitcuevas_es_1.pdf Testimonios de mujeres en las cárceles franquistas, de Tomasa Cuevas (Huesca, Instituto de Estudios Altoaragoneses, 2004). ].
  2. Archivo Histórico, Partido Comunista de España (PCE). (14 de maig de 1946). «Informe de Adelaida Abarca Izquierdo sobre las cárceles de Ventas, Gerona y las Corts» Informes del Interior, Sig. 195-196 AHPCE.
  3. López Raimundo, Gregorio. (Juny 1996). «Josep Salas Vidilla, Un puntal del PSUC en la clandestinitat» Iniciativa i Treball nº 68.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]