Adoor Gopalakrishnan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Adoor Gopalakrishnan
Adoorgopalakrishnan.JPG
Bizitza
Jaiotza Adoor1941eko uztailaren 3a
Herrialdea  India
Hezkuntza
Heziketa Film and Television Institute of India
Gandhigram Rural Institute
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta kameraria
Jasotako sariak
Influentziak Ritwik Ghatak
Sinesmenak
Erlijioa hinduismoa
IMDb nm0329715
www.adoorgopalakrishnan.com/profile.htm

Moutatthu "Adoor" Gopalakrishnan Unnithan (malabareraz: അടൂര്‍ ഗോപാലകൃഷ്ണന്‍; Adoor, Travancore, gaur egun Kerala, 1941eko uztailaren 3a) indiar zinema-zuzendaria da.

Indiako Zinema eta Telebista Institutuan graduatu zen 1965ean, Punen, eta eskola hartako zuzendari izan zen 1987tik 1989ra. Chitralekha Film Cooperative enpresa sortu zuen, Indiako zinemagintzako lehenengoa. National Film Reiew Corporation enpresako zuzendaria izan zen 1980tik 1983ra. Filmei dagokienez, drama psikologikoak dira batez ere ezagunak. Elippathayam (1981, Arratoientzako tranpa) eta Anantaram (1987, Bakarrizketa) dira film nagusiak, intentsitate dramatiko eta errealismo handikoak biak. Indiako gaur egungo gizartearen zenbait ezaugarri erakusten dituzte, irudi sinbolikoen bitartez. Aipagarriak dira, orobat, Swayamvaram (1972, Norberaren nahia) eta Mukhamukham (1984, Aurrez aurre). Bestalde, Cinemayude Lokam (1983, Zinemaren mundua) liburua ere idatzi du. Padma Shri saria jaso zuen 1984an Indiako Gobernuaren eskutik, eta Indiako zinema-sari garrantzitsuena, Dadasaheb Phalke saria, eman zioten 2004an Indiako zinemari egindako ekarpen baliotsuagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adoor Gopalakrishnan Aldatu lotura Wikidatan