Kerala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kerala
കേരളം (my)

Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 14
Hiriburua Thiruvananthapuram
Koordenatuak 8°30′26″N 76°58′19″E / 8.50722°N 76.97194°E / 8.50722; 76.97194Koordenatuak: 8°30′26″N 76°58′19″E / 8.50722°N 76.97194°E / 8.50722; 76.97194
Hiri handiena Thiruvananthapuram
Eremua 38.863 km²
Biztanleria 33.387.677[1] (2011)
Hizkuntzak Malabarera
Dentsitatea 859 bizt / km²
Kerala in India (disputed hatched).svg
Gobernadorea R.S. Gavai (Indiako Kongresu Nazionala)
Lehenengo Ministroa V.S. Achuthanandan
ISO 3166-2 IN-KL
www.kerala.gov.in

Kerala (malabareraz: കേരളം Kēraḷaṁ) Indiako hego-mendebaldeko estatu bat da. Malabar kostan dago, Indiako penintsularen mendebalean. 38.864 km2 ditu, eta 33.387.677 biztanle. Hiriburua Trivandrum da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munnar Hill estazioa.

Ipar-mendebaletik hego-ekialderantz luzatzen da (550 km) Malabar kostaldearen eta Gath mendien artean.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keralak honako mugakideak ditu: Karnataka iparraldean eta Tamil Nadu hegoaldean eta ekialdean. Mendebaldean Arabiako itsasoa du, izan ere, itsasoa eta Mendebaldeko Ghat mendien artean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Keralako estatua 1957an sortu zen, hizkuntza batasunean oinarrituta (malaialama). Lehenbiziko aipamenak, ordea, Asoka enperadorearen garaikoak dira (K. a. III. mendea): Keralaputra izeneko erresuma bat zen orduan. Geroztik ariarrak iritsi ziren Keralara, eta hinduismoa sartu zuten.

VII-VIII. mendeetan merkatari arabiarrek islamismoa eraman zuten. Geroztik Kerala feudo multzo bat izan zen.

1498an portugaldarrak Kalikutera iritsi zirenean, Kerala izan zen europarrak ezagutu zituen Indiako lehenengo estatua.

1790 ondoko urteetan britainiarren esku geratu zen. Indiak askatasuna lortu zuenean, Travancore-Cochin estatua osatu zuen gaur egungo Keralako estatuak, 1957. urtean berriro antolatu zen arte.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keralak 14 barruti ditu hiru eskualdetan banatuak: Malabar (iparraldean), Kochi (erdigunean) eta Travancore (hegoaldean):

  • Malabar:
    • Kasaragod
    • Kannur
    • Wayanad
    • Kozhikode
    • Malappuram
    • Palakkad
  • Kochi:
    • Thrissur
    • Ernakulam
  • Travancore:
    • Kottayam
    • Idukki
    • Alappuzha
    • Pathanamthitta
    • Kollam
    • Thiruvananthapuram

Estatuko hiririk handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keralako hiri nagusiak
(2001eko errolda)[2]
Zbk. Hiria Barrutia Biztanleria

Thiruvananthapuram
Thiruvananthapuram
Kochi
Kochi
Kannur
Kannur

01 Thiruvananthapuram Thiruvananthapuram 744.983
02 Kochi Ernakulam 595.575
03 Kozhikode Kozhikode 436.556
04 Kollam Kollam 361.029
05 Thrissur Thrissur 317.526
06 Alappuzha Alappuzha 187.495
07 Palakkad Palakkad 130.767
08 Thalassery Kannur 99.387
09 Ponnani Malappuram 87.495
10 Manjeri Malappuram 83.024

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landaguneko emakumeak.

Proportzioz Indian biztanleriarik handiena duen estatua da, eta analfabetismo tasarik apalena duena orobat.

Hizkuntza nagusia malaialama da.

Erlijio nagusiak hauek dira: hinduismoa (% 50), kristautasuna (% 5,6) eta islamismoa (% 5).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldearen heren bat basoz estalia dago: teka, sandaloa, ebanoa, banbua. Elektrizitate ekoizpena handia da, mendi garaietatik datozen ibaietan eraikitako zentral hidroelektrikoetan. Industria Keralako estatuak berak parte hartuz garatu da gehienbat: ongarriak, kimika industria, elektrizitate materiala, zeramika, ehunak, porlana, beira, papera.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate bat du Trivandrumen, eta beste batzuk Kotxinen eta Kalikuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kerala Aldatu lotura Wikidatan