Adrian Fabryka Rajstop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrian Fabryka Rajstop
Adrian kocha wszystkie kobiety
Datuak
Motaerakunde komertziala
HerrialdeaPolonia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaMałgorzata Rosołowska-Pomorska
Historia
Sorrera1984
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: AdrianFabrykaRajstop Twitter: Fabryka_Rajstop Instagram: adrian_rajstopy LinkedIn: adrian-fabryka-rajstop Pinterest: adrianinspiruje Edit the value on Wikidata

Adrian Fabryka Rajstop emakumezkoen eta gizonezkoen pantiak ekoizten eta saltzen dituen Poloniako enpresa bat da. Egoitza nagusia Zgierzen du, Łódźeko voivoderrian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Małgorzata Rosołowska-Pomorska da enpresaren sortzailea eta jabea. Małgorzata 1979an iritsi zen Łódźera Poznańdik Łódźeko Unibertsitatean ekonomia ikastera. Egoera ekonomiko zailak bultzatuta, pantiak josten hasi zen etxeko josteko makina batekin dirua irabazteko. Orduan, enpresa bat sortzea bururatu zitzaion, baina horretarako lanbide heziketa ikastaro bat egin behar zuen. Horrela, Hanka Sawickaren omenezko Gerrako Baliaezinen Kooperatiban (polonieraz: Spółdzielnia Inwalidów im. Hanki Sawickiej) josteko ikastaro batean izena eman zuen. Urteko ikastaroa bukatu ondoren, 1984an Adrian panti-fabrika sortu zuen.[1]

Hasieran josteko gaiak aurkitzeko eta makinak erosteko zailtasunak izan zituen. Garai hartan Feniks galtzerdi-enpresak arazo ekonomikoek behartuta makinak saltzen ari zenez, Małgorzatak aukera baliatu zuen bere fabrikarako erosiz. Enpresaren lehen jarduera urtean bi langile zituen eta bosgarren urteurrenean, berriz, 20.[1]

2002an Frantziako Intermarché supermerkatuetan pantiak saltzeko kontratua sinatu zuen.

2007an Europar Batasuneko diru-funtsaren laguntzaz bere instalazioak modernizatu zituen. Horrez gain, marka iragartzeko era aldatu eta minimalista bihurtu zuen, marka nazioarteko merkatuetan ezagutarazteko lagungarria izan zena, Frantziako eta Japoniako merkatuetan, besteak beste. Horrekin batera, Junko Koshino japoniar moda-diseinatzailea enpresarekin elkarlanean aritzea lortu zuen.[1]

Horrez gain, Adrian enpresa gizonezkoen pantiak eta megginak (gizonezkoen legginak) diseinatzen hasi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Polonieraz) Frąk, Michał. (2015-10-19). «Rajstopowa baronowa. Zaczynała od jednej maszyny, dziś zatrudnia 200 osób» Gazeta Wyborcza (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]