Edukira joan

Adrienne Bolland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrienne Bolland

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdrienne Armande Pauline Bolland
JaiotzaArcueil1895eko azaroaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia1975eko martxoaren 18a (79 urte)
Hobiratze lekuaDonnery
Familia
AitaHenri Boland
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Aire Armada
Graduakapitain

Adrienne Bolland (Arcueil, Frantzia, 1895eko azaroaren 25aParis, 1975eko martxoaren 18a) frantziar hegazkinlari ezaguna izan zen, Andeetako mendikatea hegazkin bat pilotatzen zeharkatu zuen lehen emakumea izan baitzen.[1][2][3]

Sei anai-arrebako familia bateko azkena. 1920ko urtarrilaren 26az geroztik, pilotua izan zen:

  • Société des avions Caudronek 1920ko otsailean kontratatutako lehen emakume pilotua;
  • Mantxako kanala hegazkinez zeharkatzen zuen bigarren emakumea, 1920ko abuztuaren 25ean;
  • Mendozatik Txileko Santiagora Andeetako mendikatearen gainetik hegan egin zuen lehen emakumea, 1921eko apirilaren 1ean;[4]
  • Emakumezkoen itzuli-errekorra, 1924an: 212 itzuli 72 minutuan, baina aitortu zuen ez zuela aintzat hartzen marka hori, bere helburua 1111 itzulitan zegoen gizonezkoen errekorra haustea baitzen, Icare aldizkariak argitaratu zuenez.[5]
Adrienne Bolland El Gráfico tapan

1921eko urtarrilean Buenos Airesera iritsi zen, Duperrier mekanikariarekin, Andeak zeharkatzeko asmoz. Hegaldia Mendoza hiritik abiatu zen, gehienez ere 4.200 metroko altitudean. 3 h 15 minutuko hegaldia egin ondoren, Txileko Santiagora iritsi zen. Txileko agintariek harrera bikaina egin zioten, nahiz eta enbaxadore frantsesik ez egon, balentria gezurra izango zelako ustean, ez baitzen ekitaldira agertu.

Ernest Vinchon pilotuarekin ezkondu zen, 1930ean, eta Bigarren Mundu Gerran frantziar erresistentziarekin bat egin zuen.[6]Bigarren Mundu Gerran, Loiret eskualdean gelditu zen (Paristik ordubetera) nazien aurka borrokatzeko.

Donneryko hilerrian lurperatuta dago, Loireteko departamenduan, bere familiaren sorterrian (bere familiak Belgikan du jatorria), 50 urtez Parisen bizi izan ondoren.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2005eko urrian omenaldia egin zioten Frantziako posta-zigilu batean.
  • 2021ean, Correo Argentinok estanpatxo bat atera zuen Andeetako mendikatean gurutzatu zeneko 100. urteurrena ospatzeko.[4]
  • Bere izenean hainbat kale ditu Frantzian zehar, eta bat Txileko Santiagon.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]