Loiret

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Loiret (45)
Frantziako departamendua
Loiret (45)
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea Erdialdea
Prefetura Orléans
Prefeta Éric Doligé
(UMP)
Azpiprefeturak Montargis
Pithiviers
Barrutiak 3
Kantonamenduak 41
Udalerriak 334
Kokapena
Koordenatuak 47° 55′ 00″ N, 2° 10′ 00″ E / 47.916666666667°N,2.1666666666667°E / 47.916666666667; 2.1666666666667Koordenatuak: 47° 55′ 00″ N, 2° 10′ 00″ E / 47.916666666667°N,2.1666666666667°E / 47.916666666667; 2.1666666666667
Loiret-Position.svg
Azalera 6.775 km²
Demografia
Biztanleria 618.126
(1999)
Dentsitatea 91 bizt / km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Loiret Frantziako erdi-iparraldeko departamendua da (Frantziako 45. departamendua). Parisko hegoaldean dago, Erdialdeko eskualdean, eta 12 km besterik ez duen Loiret ibaiak zeharkatzen du. 6.775 km2 ditu, eta 618.126 biztanle zituen 1999an. Prefektura Orléans hirian dago.

Loiret ibaia, Orléans hiraren hegoaldean

Mugakide ditu Essonne, Sena-eta-Marne, Yonne, Nièvre, Cher, Loir-eta-Cher eta Eure-et-Loir departamenduak.

Frantziako gari sail oparoenetakoa den Beauce lurraldeak hartzen du Loiret departamenduko ipar-mendebala. Ipar-ekialdea ere nekazaritzari (garia, garagarra, abere hazkuntza) emana dago. Departamenduko hegoaldean basoak dira nagusi eta eremu horretan ere nekazaritza, abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira jarduera nagusiak. Industria (mekanika eta tresneria elektrikoa, kautxua, kimika industria eta zurgintza) Orléanseko hiriburuan dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Loiret Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]