Haize instrumentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aerofono» orritik birbideratua)
Joxan Goikoetxea akordeoia jotzen eta Alan Griffin albokan.

Haize instrumentua edo aerofonoak aire gorputz bat bibraraztean hotsa ematen duten musika tresnak dira.

Aerofono gehienek aire-zutabea ontzi batean gordeta dute eta hori bibrarazteko sistema desberdinak dituzte. Sistemaren arabera flautak, mihia duten aerofonoak eta ezpain bibraziozkoak bereizten dira. Hauez gain, aerofono libreak ere badira; hauetan, bibratzen duen airea ez dago tutu edo gorputz itxi batean barruan, libre baizik.

Flautak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flautek bisel edo ertz zorrotza dute. Aireak ertzaren kontra jotzean hotsa ematen dute.

Flauta mota ezberdinak bereizten dira.

Mihidunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aerofonoek mihi bat edo gehiago bibraraztean ere hotsa eman dezakete. Mihiak material ezberdinez egin daitezke: kanabera, metala, plastikoa...

Soinu-tresna mihidunen artean ondorengo taldeak bereiz genitzake.

  • Mihi bakarrekoak: klarinetea, saxofoia, alboka, korneta...
  • Mihi bikoitzekoak: oboea, dultzaina, gaita nafarra (dultzaina), txanbela, sunprinua, tutubia...
  • Xirolarruak: zakudun gaita edo xirolarruek mihi bakuna zein bikoitza duten tutuak izan ditzake.
  • Mihi libreak: aho-soinua, akordeoia, trikitixa, hegabera...

Ezpain bibraziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aerofono hauetan ezpainak ahokoaren kontra bibrazi behar dira hotsa emateko.

Naturalak (adarra) eta kromatikoak (bonbardinoa, tronpeta, tronboia, tuba) bereizten dira.

Libreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aerofono libreek ez dute aire-zutabea gordetzeko ontzirik. Mugiarazten ditugunean airea moztuz hotsa ematen dute. Talde honetakoak dira, esaterako, burruna, firringila eta ziria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.