Afar eta Issaren Lurralde Frantsesa
Afar eta Issaren Lurralde Frantsesa Côte française des Somalis | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1967 – 1977 | |||||||
Itsasoz haraindiko Frantzia | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Djibuti | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Afar eta Issarren Lurralde Frantseseko libera | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Frantsesa (ofiziala), arabiera | ||||||
Historia | |||||||
|
Afar eta Issaren Lurralde Frantsesa (frantsesez: Territoire français des Afars et des Issas) Afrikako Adarreko kolonia frantsesa izan zen. Frantziar Somalia ordezkatu zuen kolonia izan zen, egungo Djibutiko Errepublikaren lurraldean zegoena. Lurraldea eskualdean nagusi diren bi herrien arabera izendatu zen: afarrak eta issaak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1862tik 1894ra Tadjourako golkoaren iparraldeko aldearen gaineko lurraldea, Obock (Obock Lurraldea) deitzen zen. Frantziak, lehenik eta behin eskualdean lekua egiteko, 1883 eta 1887 artean garai hartako somaliar sultanarekin hainbat itun sinatu zituen.[1] 1894an Léonce Lagardek Djibuti hirian administrazio kolonial iraunkorra ezarri zuenean, ofizialki «Somalilandia Frantsesa» izendatu zuten. Izen ofizialak 1967ra arte iraun zuen.
1977ko ekainaren 27an independentziaren aldeko erreferenduma egin eta herritar gehienek independentziaren alde egin zuten. Afar eta Issaren Lurralde Frantsesa Somalia Frantsesaren ezberdina zen gobernu terminoetan, gobernadore nagusiaren jarrera Goi Komisarioarenarekin eta bederatzi kideko gobernu kontseilu baten sorrerarekin aldatuz.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afar eta Issaren Lurralde Frantsesaren ekonomia ez zen Djibutiren egungo ekonomiatik oso ezberdina. Produktu aipagarrienak gatza, animalien larruak eta kafea ziren. 1967tik 1977ra dibisa ofiziala Afar eta Issarren Lurralde Frantseseko libera izan zen, 1977an, herrialde honek independentzia aldarrikatu ondoren, djibutiar liberak ordezkatu zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Chisholm, Hugh, ed. The encyclopædia britannica: a dictionary of arts, sciences, literature and general information. 25 At the University press, 383 or..