Afaria (Jean-Claude Brisville)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Afaria (frantsesez: Le Souper) Jean-Claude Brisvillek 1989an idatzitako antzezlana da.

Hôtel de Talleyrand etxea.

Autorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brisville Bois-Colombesen jaio zen, 1922an. Kazetaritza ikasketak egin zituen, eta antzerki-lanak, zinemarako gidoiak nahiz nobelak idatzi ditu. Haren obra famatuenak L'Entretien de M. Descartes avec M. Pascal le jeune eta Le Souper dira; biak antzezlanak.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra hau 1815eko uztailaren 6ean Talleyrandek eta Fouchék izandako afarian oinarritua da. Afari hartan bi frantsesek beren nazioaren etorkizuna adostu zuten. 15eko martxoaren 20an Napoleon Elbatik itzuli zen; herriaren eta soldaduen laguntzarekin Luis XVIII.a garaitu zuen, eta berriro ere enperadore bihurtu zen. Koalizioko nazioek, Vienan batuta, ez zuten Bonaparteren gobernua onartu; 150.000 soldadu bidali zituzten haren kontra, eta Waterlooko guduan (Belgika) garaitu egin zuten. Ekainaren 22an tronua bere semeari utzi zion, eta Santa Elenara erbesteratu zen. Napoleon II.aren gobernuaren buru Fouché jarri, eta, uztailaren 7an, berriro ere postua Luis XVIII.ari utzi zion.

Une horretan kokatua da antzezlan honen argumentua, uztailaren 6ko gauean Fouché (Napoleon II.aren Gobernuko presidenteak) eta Talleyrand (Luis XVIII.aren aldekoa) azken horren etxean bildu dira, «afaltzeko», eta afari horretan Frantziaren etorkizuna erabaki dute: Fouchék Borboi etxeko errege onartu du.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra honetako pertsonaiak lau dira:

Jean eta Jaques[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talleyranden zerbitzariak dira, momentu batean Fouchék esaten die “menpe” daudela, hau da, bere informatzaileak direla. Azkeneko orrialdean biek Frantziar egoerari buruz hausnarketa bat egiten dute liburuari amaiera eta ondorio bat emateko.

Joseph Fouché, Otrantoko dukea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nantesen jaio zen, apaiz egin zen, baina gero utzi egin zuen. 1789ko iraultzan parte hartu zuen, Konbentzioko parte izan zen Robespierrerekin batera. Luis XVI.aren exekuzioaren alde bozkatu zuen(Lyongo harakinaren ezizena lortuta). Direktorioan kartzelan sartu zuten, baina 1799. urtean amnistia lortu zuen. Napoleonen garaian, Poliziako ministro postuan geratu zen, Bonaparterekin liskar handiak izan arren , Frantziako dirudunena bihurtzen zen. Napoleon II.aren presidente probisional bihurtu, eta Luis XVIII.a erregetzat onartzen duenean, berriro ere Polizia ministro bihurtu zen. Azkenean, Italian erbesteratu eta hil zen. Bere bizitzako goiburua “haiek edo ni” zen, hau da, bera ondo bizitzeagatik eta bere egoera hobetzeagatik edozer egiteko gai zen. Adibidez, Lyongo iraultza bat isilarazteko, hainbat pertsona hil zituen. Liburuak dioenez, izaera bortitza eta guztiz berekoia zuen, polizia jarrera zuen; espiatzeko hainbat sare zituen, eta horrela botere handia lortu zuen.

Ekainaren 6ko gauaren hasieran, Napoleon II.aren alternatibatzat beste errepublika bat ezartzea zuen asmoa; izan ere, une hartan, bai Jakobinoak, bai Kamerak haren esku zeuden. Azkenean Talleyrandekin bat egin zuen, eta Borboi erregea onartu.

Charles Maurice Talleyrand, Benaventoko printzipea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia noblekoa, teologia ikasi zuen, eta gotzain bihurtu zen. Frantziako iraultzaren hasieran egon zen. Konbentzio garaian AEBetan izan zen. Direktorioaren aldian itzuli zen, eta ministro bihurtu zen. 1799ko estatu kolpean Napoleoni lagundu zion, eta bere karguan utzi zuen Napoleonekin arazoak izan eta gero. 1814. urtean Luis XVIII.aren presidente bihurtu zen, eta Frantziaren ordezkari izan zen Vienako Batzarrean. 100 eguneko inperioaren ondoren, berriro ere Borboia lagunduz boterea lotu zuen.

Bere karrera diplomatikoak jarrera sozial eta “on” faltsu bat izatera behartu zuen. Modu batera edo bestera, beti lortzen zuen nahi zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Brisville, Jean-Claude, La Cena, 2005, Editorial Milenio