Charles Maurice de Talleyrand-Périgord

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Charles Maurice de Talleyrand-Périgord
Charles Maurice de Talleyrand-Périgord

Talleyrand, François Gérarden margolana, 1808


1815eko uztailak 9 – 1815eko irailak 26
Monarka Luis XVIII.a
Ondorengoa Armand Emmanuel du Plessis

Jaiotza 1754ko otsailaren 2a
Paris, Frantzia
Heriotza 1838ko maiatzaren 17a
Paris, Frantzia
Ezkontidea(k) Catherine Grand
Sinadura Charles Maurice de Talleyrand-Périgord-ren sinadura

Charles-Maurice de Talleyrand-Périgord (Paris, 1754ko otsailaren 2a - Paris, 1838ko maiatzaren 17a), ezagunagoa Talleyrand gisa, frantses politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talleyrand-Périgordeko kondearen semea zen. Herren geratu zen haurtzaroan izandako istripu baten ondoren, eta gudarostean sarrerarik ez zuelarik, seminarioan sartu zen, bokaziorik ez zuen arren. Apaiztu ondoren, goi-karguak izan zituen, aristokrata zelako, eta, Autungo apezpiku egin eta gero (1788), kleroaren ordezkari izendatu zuten, 1789ko Estatu Orokorretarako.

Ideia berrien alde jokatu zuen hasieratik: biltzar bakar baten beharra aldarrikatu zuen, konstituzio berriaren alde egin zuen, eta Elizaren ondasunak estatuaren eskuetara igarotzearen alde mintzatu zen. Kleroaren konstituzio zibila aldarrikatu ondoren (1790), konstituzioaren aldeko apaizen buruzagi bihurtu zen, eta Autungo apezpiku-kargua utzi zuen. Pio VI.a aita santuak kondenatu egin zuen horregatik, eta Eliza utzi zuen.

Diplomazia-lanetan hasi zen ondoren, eta Ingalaterrara bidali zuten, britainiarren neutraltasuna lortzeko. 1792an Orléansgo dukearen aldeko lanetan ari zelako salaketa egin zioten, eta Ingalaterran eta Estatu Batuetan babestu zen handik aurrera.

Robespierre hil ondoren (1794), Frantziara itzuli eta Kanpo Harremanetarako ministro izendatu zuten. Kargu berean jarraitu zuen 1799an Napoleon Bonapartek estatu-kolpea jo ondoren, eta Eliza Katolikoarekiko konkordatua negoziatu zuen. Titulu asko jaso zuen Napoleongandik hurrengo urteetan, Bénéventeko printze titulua, besteak beste. 1807an kargu guztiak kendu zizkion Napoleonek, haren kanpo-politika onartzen ez zuelako, eta 1809an Napoleonen aurka saiatu zen, baina alferrik.

1814an, Napoleonen agintaldia amaitu ondoren, politika-mundura itzuli zen, eta kanpo-arazoetako ardura hartu zuen gobernu berrian. Vienako Batzarrean parte hartu zuen, eta saiatu zen aliatuak zatitzen. Ahalegin haiek hutsean geratu ziren Napoleonen estatu-kolpearen ondoren (1815ko apirila), eta gerokoan monarkia berriro ezartzearen alde gogotik jardun arren, baztertu egin zuten erregezale muturrekoek. Enbaxadore egon zen Londresko konferentzian 1830etik 1831ra bitartean.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Maurice de Talleyrand-Périgord Aldatu lotura Wikidatan