Luis XVIII.a Frantziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis XVIII.a Frantziakoa
Luis XVIII.a Frantziakoa

Coat of Arms of the Bourbon Restoration (1815-30).svg
Frantziako eta Nafarroako erregea
1815eko uztailak 7 – 1824ko irailak 16
Aurrekoa Napoleon Ehun Egunak
Ondorengoa Karlos X.a Frantziakoa
1814ko apirilak 11 – 1815eko martxoak 20
Aurrekoa Napoleon Frantziako Lehen Inperioa
Ondorengoa Napoleon Ehun Egunak

Jaiotza 1755eko azaroaren 17a
Versaillesko jauregia,, Frantziako Erresuma
Heriotza 1824ko irailaren 16a
Louvreko jauregia, Paris, Frantziako Erresuma
Ezkontidea(k) Josefina Savoiakoa
Sinadura Luis XVIII.a Frantziakoa-ren sinadura

Luis XVIII.a Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1755eko azaroaren 17a - Paris, 1824ko irailaren 16a) Frantziako erregea izan zen, 1795-1824 bitartean, 1815eko Ehun Egunetan izan ezik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis XV.aren biloba eta Luis XVI.a zein Artoisko kondearen (Karlos X.a gerokoan) anaia zen. Proventzako konde egin zuten eta Maria Josefina Savoiakoarekin ezkondu zen. Frantziako Iraultzaren hasieran, hirugarren estatuak proposaturiko erreformen alde egon zen. 1789an erresumako buruzagi militar nagusi jarri nahi izan zuen, baina Maria Antonietak ez zion utzi. 1791ko ekainean utzi zuen Frantzia.

1793ko urtarrilean erregeorde izendatu zuten eta 1795ean errege. Erbestean zegoela, hainbat alditan aldatu behar izan zuen egoitzaz, Konbentzioko eta Inperioko gudaroste frantsesen garaipenek behartuta (Verona, 1794; Blankenburg, 1796; Mitau, 1798-1801; Varsovia; eta Ingalaterra, 1807-1814). Ahalegin handiak egin zituen Frantziako monarkia berriro ezartzen.

1814an Frantziara itzuli zen, Senatuak, Napoleon kargurik gabe utzi ondoren, deituta. Monarkia konstituzionala ezarri zuen, baina 1814ko martxoan Napoleonek berriro Inperioa ezarri zuen Elba uhartetik ihes egin ondoren (Ehun Egunak, 1814ko martxoa-ekaina) eta Gante hirian babestu zen Luis XVIII.a.

1814ko ekainaren 4an itzuli eta monarkia konstituzionala errespetatzeko zina egin zuen arren, iraultzaren aurkako balioak nagusituz joan ziren haren agintaldian. Seme-alabarik gabe hil zen, eta Karlos anaia izan zuen ondorengo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Napoleon I.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1795-1824
Ondorengoa
Karlos X.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis XVIII.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.