Affonso Eduardo Reidy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Affonso Eduardo Reidy
Afonso Eduardo Reidy (1965.tif
Bizitza
Jaiotza Paris1909ko urriaren  26a
Herrialdea  Brasil
Heriotza Rio de Janeiro1964ko abuztuaren  10a (54 urte)
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, margolaria eta hirigilea
Gustavo Capanema Jauregia, Rio de Janeiro

Affonso Eduardo Reidy (Paris, Frantzia, 1909ko urriaren 26a - Rio de Janeiro, Brasil, 1964ko abuztuaren 10a) brasildar arkitektoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rio de Janeiroko Arte Ederretako eskolan egin zituen ikasketak, eta Oscar Niemeyer eta Lucio Costa arkitektoekin batera, Brasilgo arkitektura modernoko berritzailerik handientzat hartua da. Le Corbusier eta Erich Mendelsohn arkitektoen eragina igarri zaie Reidyren eraikuntzei.

Rio de Janeiron lan egin zuen, batez ere, eta han daude haren lan aipagarrienak: Pedregulhoko etxebizitzetarako gelak (1950), Antzoki nazionala (1951), Arte modernoko museoa (1954-1967) eta Flamengoko parkea (1962-1964).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]