Agüerri

Koordenatuak: 42°47′53″N 0°40′26″W / 42.798°N 0.674°W / 42.798; -0.674
Wikipedia, Entziklopedia askea
Agüerri
Datu orokorrak
Garaiera2.449
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°47′53″N 0°40′26″W / 42.798°N 0.674°W / 42.798; -0.674
MendikateaQ25619913 Itzuli
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Agerri, gaztelaniaz: Agüerri, Pirinioetako mendi bat da, Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintziako Jazetania eskualdean. Echo ibarreko Ozako oihanean dago. 2.450 metroko garaiera du.

Oza aldeko mendi handienetako bat izanagatik Bisaurinen gertuko itzalak apaltzen du; ohiko igoerabidea ere harekin bateratua dauka eta aukera horretan beti tokatzen zaio bigarren izatea. Bide erabiliena Gabarditoko aterpetik abiatzen dena da, izen bereko sakanean barrena. Foratoneko lepora doan sendatik bereizten da bidea eskubialdean zutitzen diren hormatzar batzuen azpitik pasata gero eta erreka aldera jaisten da. Hura zeharkatu eta ezpel, larre eta harri artetik jarraitzen du bideak, Secus eta Foraton aldetik datozen errekak elkartzen diren gunera arte. Han Sekus aldetik behera datorren errekaren aldamenetik igotzen den bideari heldu beharko diogu elurrik ezean. Elurra izanez gero bada Bisaurin aldeko aldapan zeharbide bat Rincon de Secus izeneko larreetara eramango gaituena. Aterpe txiki bat edo beste topatuko dugu bidean, batean zein bestean. Rincon de Secus izeneko bailara ederrera irten eta gero, ezkerraldera jo beharko dugu, larreetan gora, Costatizaren magaleraino, eta han, Aguerriko lepoa bilatu. Lepora helduz gero tontorra bertan da, aldapa gogor baten ondoren. Elurrik ezean harriari heldu beharko diogu goi aldean eta elurrarekin, berriz, adi elurraren egoerari, iparraldeko isurialdea izanik oso gogorra egon baitaiteke (krapoiak eta pioleta komenigarri).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]