Edukira joan

Agerre (Oñati)

Koordenatuak: 42°59′48″N 2°27′36″W / 42.99655902°N 2.45993904°W / 42.99655902; -2.45993904
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Araozko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agerre (argipena)».
Agerre
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaOñati
AuzoAraotz
Geografia
Koordenatuak42°59′48″N 2°27′36″W / 42.99655902°N 2.45993904°W / 42.99655902; -2.45993904
Map
Demografia

Agerre Oñatiko baserri-auzoa da, Araotz haranean kokatua, eta Araozko auzo ere kontsideratu daitekeena.

Elizondo eta Aizkorbetik gora dagoen auzunea da, Santa Krutzeko baselizaren bidean. Hiru etxek osatzen dute multzoa, Agarre etxea, Agirregoikoa eta Agirrebekoa baserriak. Agarre/Agerre/Agirre formen dantza argitugabea igartzen da toponimian, Euskaltzaindiak ez duelarik 2021 bitartean auzoaren izena arautu[1].

Lope de Agirreren jatorria Araotzen kokatzen duten istorio erdi-mitikoen artean, auzo honetakoa zela diote batzuek (izenagatik), baina beste batzuk Zubia auzoan kokatzen dute konkistadorearen jaiolekua, han badelako Zubia Lopena izeneko baserri bat[2].

Bada auzoko seme Frantzisko Antonio Elortza Agirre jenerala, 19. mendeko militar espainol ospetsu bat, Agarre etxean jaioa[3].

Agarre baserria 1962 inguruan, Elortza jeneralaren bustoarekin atarian. Indalezio Ojangurenen argazkia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Agerre - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  2. Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  3. «Uraren bidea - Gipuzkoa Natura» Gipuzkoa Natura (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]