Edukira joan

Frantzisko Antonio Elortza Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Antonio Elortza Agirre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Antonio Elorza y Aguirre
JaiotzaAraotz, 1798ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1873ko azaroaren 3a (75 urte) (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Gradualanda-mariskal

Frantzisko Antonio Elortza Agirre (Oñati, Gipuzkoa, 1798ko urtarrilaren 3a - Madril, 1873ko azaroaren 3a) Espainiako Armadaren militarra, artilleriako mariskal nagusia eta ingeniaria, Trubiako Armen Lantegia zuzendu zuen eta Asturiasko burdingintza zein altzairu industria bultzatu. Liberala izan zenez, matxinada ondoren erbestera alde beharra izan zuen. Oviedon kale bati bere izena eman zioten.[1]

Oñatiko Araotz elizatean jaio zen, Agirre auzoko "Agirre garai"ko baserrian.[2] Familia handietan ohikoa zen bezala, baserriaren batasun ekonomikoa funtsezkoa zenez, oso gazte atera zen etxetik militar bilakatzeko eta hamahiru urte besterik ez zituela, 1811n, Independentziako gerra garaian, Segoviako Artilleria Errege Eskolan sartu zen kadete bezala. Nota bikainak lortu zituenez, teniente-orde mailara igo zuten 1814an.[3]

Artilleria Kidegoko ofizial gisa, Galiziako hainbat lekutan egon zen destinatuta. Ideologikoki liberala zenez, Cabezas de San Juango matxinadan aritu zen 1812ko Konstituzioa berrezartzearen alde parte hartuz. Angulemako dukeak zuzendutako San Luisen Ehun Mila Semeen armada Espainian sartu zenean, Elorzak haren aurka borrokatu zuen Sorian, Valentzian, Murtzian eta Cartagenan. [4]

1863an Elortza beteranoa Artilleriako brigadier izendatu zuten eta Asturias utzi zuen, Espainiako Artilleriako Batzorde Nagusira joateko. Bertan jarraitu zuen 1864an mariskal izendatu zuten arren; urte horretan Gerra-Kontseilu Goreneko kide izendatu zen, eta bertan jarriko zuen ordura arte pilatutako esperientzia handia. 1868an koronel izendatu zuten, eta ondoren jeneral.[4]

Azken hiri hori galtzerakoan, absolutismoa berrezarri zenez Belgikara, Alemaniara, Piemontera eta Britainia Handira erbesteratu behar izan zen. Horrela, bere bizitza profesionalaren etapa berri eta emankor bat hasi zuen, batez ere siderurgiari lotutakoa.[5]

Izan ere, sei urtez ibili zen Europa industrialean, eta ingeniaritza zein metalurgiari, natur zientziei eta meatzaritzaren ustiapenari buruzko ikasketak egin zituen Liejako Unibertsitatean.[4]

Erregeak 1829an itzultzeko aukera eman zion eta, hasiera batean, ingeniaritza ikasketekin jarraitzeaz gain, bere lana fabrika partikularretan egiteko baimena eman zioten. Ondorioz, Marbellako meategiak eta instalazio siderurgikoak zuzentzea eta erabertritzea destinatu zuten. 1832an, ofizialki El Pedrosoko (Sevilla) meategiak garatu eta kudeatzeko ardura eman zioten, Villa del Ríoko ikatz-meategien ustiapenak antolatzen zituen bitartean.[4]

1843. urtea erabakigarria izan zen Elorzarentzat eta burdinurtu eta altzairu industriarentzat. Orduko Artilleria zuzendari nagusiak, Francisco Javier Azpiroz, 1792an Asturiasen sortutakoTrubiako industriari buruzko ikerketa tekniko bat egiteko enkargua eman zion "Bere Maiestatearen Gobernuaren babesarekin", eta txosten hori erabakigarria izan zen fabrika berehala martxan jartzeko burdinurtuzko artilleria erabiltzeko moduan. 1844an, fabrikako zuzendari izendatu zuten, eta bere lan-etikak, prestakuntza tekniko eta zientifikoak, baita Europan eskuratutako ezagutzak ere, industria-establezimendu eredugarri bat eraikitzera bultzatu zuten. Atzerrira egindako bidaietan fabrikak eta galdaketak bisitatu zituen, eta artilleriaz ondoen hornitutako Europako armadekin harremanetan jarri zen, azken aurrerapen teknologikoak Trubiara ekartzeko.[4]

Azkenean, "armagile langile" honen zuzendaritzapean lehenengo artilleria pieza, 68 liberako kanoi bat, 1849an urtu zen emaitza bikainak lortuz. Ondoren, Trubian kanoi leun ugari fabrikatu ziren, goarniziorako eta kostaldeko erabilerarako, eta eskala handiagoan Itsas Armadarentzat, erreberberazio-labe bat eta harea eta koke-hautsez egindako moldeak erabiliz. Obusak eta itsasoko zein lehorreko erabilerarako 27, 21 eta 16 zm-ko "suhiltzaile" kanoi leunak, baita 20 eta 16 zm-ko kanoiak ere, urte emankor haietakoak dira, non kanoi leunen zinta batzuk egin ziren eta kanoien marradura hasi zen, 1860rako kanoi guztiak zintatuta zeudelaç. Espainiako Armadaren Museoaren artilleria bilduma bikainetan aipatutako piezak gordetzen dira.[4]

1845tik 1867 arte Trubiako Armen Lantegiaren zuzendaria izan zen. Urte horiek lantegi horretarako oso onak izan ziren, Elortzak lantegia berritu baitzuen.1855tik 1859ra Oviedoko Su-armen eramangarrien Lantegia zuzendu zuen. Eremu horretako komunikazioa eta garraioa hobetu zituen eta ikatz meategiak eskuratu zituen labeak elikatzeko, eta horrela Riosa meategiak, 1846an hasi zirenak lanean. Aldi berean, mineralak eta ikatza garraiatzeko azpiegiturak eta komunikazioak hobetzeko lan egin zuen, besteak beste, Trubia eta Riosa lotzen zituen errepide bat, Oviedorako autobidea eta Nalón ibaiaren gaineko zubia. Eremua basoberritzea ere gainbegiratu zuen Frantziatik, Belgikatik eta Alemaniatik ekarritako zuhaitzekin, eskualde osoa landaketekin betez. Eta energia sortzeko prozesua hobetzeko, ubidearen zabalera bikoiztu eta Trubia ibaiaren urak kontrolatzen zituen presa aldatu zuen, tailerretarako berrehun zaldi-potentzia baino gehiago sortuz. Siderurgia pribatuan ere aritu zen.[4]

Ingeniari eta berritzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elortzak hasi zituen artilleriako materialetan eragina izango zuten erreforma nagusiak, aldaketa esanguratsuen garaian. Bere zuzendaritzapean, Espainian ekoitzitako lehen altzairhzko gurutzadura lortu zen, eta herrialdeko lehen artilleria-pieza marradunak izanu ziren. Halaber, Trubian maisutasun eta perfekzio maila handia lortu zen burdinazko artilleria-piezen galdaketan, ondoren egindako erresistentzia-proba erabakigarriek erakusten duten bezala.

1848an, Espainiako lehenengo bi labe garaiak martxan jarri zituen. Galdaketa-lantegiaren barruan kokatuta, piramide moztuen itxura zuten, sutondotik eztarriraino 48 oineko altuerarekin. Sutondoa Espainiako harri erregogorrez egina zegoen, baina estaldura eta tximinia Britainia Handitik inportatutako adreilu erregogorrez eraiki ziren. Labearen atzean 100 oineko haize-tanga bat zegoen, eta haren presioa erregulatzeko —toberen sarreran— hiru berogailu instalatu ziren. Sutondoaren aurrean, espazio zabal bat gorde zen artilleria-pieza handiak galdaketarako. Labearen ondoan, munizio eta moldeak egiteko bi tailer zeuden, bata bi laberekin ekoitzitako burdinurtua berriro urtzeko, moldeak egiteko prozesuan oztopatu gabe. Instalazio hauez gain, Elorzak bi tailerren muntaketa diseinatu eta koordinatu zuen: makinen piezak eta apaingarriak moldatzeko, jaurtigaiak galdaketa egiteko, altzairuak eta limak fabrikatzeko, fintzeko, burdina forjatua egiteko eta marrazteko, arma eramangarrietarako kanoiak zilindroekin forjatzeko eta armadura, errebolberrak eta adreilu erregogorrak egiteko tailerrak.[4]

1851n hasitako Europan zehar bidaia emankor baten ondoren, zilindro birakaridun fusil kanoien fabrikazioa sartu zuen Espainian, baita artilleria marraduna eta atzeko kargakoa ere. Ondoren, Trubian kanoi leun ugari fabrikatu ziren, bai goarnizioetarako bai kostaldeko erabilerarako, eta eskala handiagoan Itsas Armadarentzat, erreberberazio-labe bat eta hareaz eta koke-hautsez egindako moldeak erabiliz. Obusak eta itsasoko zein lehorreko erabilerarako 27, 21 eta 16 zm-ko "suhiltzaile" kanoi leunak, baita 20 eta 16 zm-ko kanoiak ere, eta garaian kanoi leuneko banda batzuk ekoitzi ziren eta kanoien marradurak egiten hasi ziren, 1860rako kanoi guztiak bandaz hornituta zeudela.

1870ean Prusiara egindako beste bidaia batetik itzuli zenean, zelai, setio eta gotorleku artilleria sistema bat proposatu zuen, brontzezko piezez osatua, atzera-kargako 8, 9, 12, 15 eta 21 zm-ko kanoiez eta 21 zm-ko morteroez osatua, guztiak Krupp atzera-blokearekin, Broadwell obturadorearekin, ziri-formako fusilarekin, atzera-mutur eszentrikoarekin eta berunezko zorrozdun jaurtigai astunarekin.[4]

Trubiako Eskola Profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorzak munduko lehen eskola profesionaletako bat sortu zuen 1850an, Trubiako Aprendizen Eskola, gaur egun "prestakuntza duala" deitzen denaren kontzeptuan. Asturiasko arma-fabrikaz arduratu zenean, ohiko gremio-irakaskuntzaren ordez beste eskola mota bat ezarri zuen ikasleentzat: artilleriako tenienteek eta kapitainek lanaldi erdia eskaintzen zizkieten klase teorikoei, eta beste lanaldi erdia tailerreko praktikentzat bideratzen zen, kualifikazio handiko profesionalen eta atzerriko maisu artisauen babespean. Horrela, ikasleak langile espezializatuak, trebeak eta gaiak izaten amaitzen zuten, fabrikazio-prozesu modernoak ezagutzen zituztela, Trubiarentzat teknologikoki aurreratuen zeuden herrialdeetatik erositako makinen eta teknologiaren funtzionamenduan ohituta. Halaber, aurrerapen teknikoei eta prestakuntzakoei gehituz, arte industrialeko bitxitzat jotzen diren brontzezko bustoen ekoizpenarekin mugimendu artistikoa sustatu zuen.[6]

Bestalde, berriro aitzindari izan zen bere garaian eskolako ikasleentzat eta fabriko langileentzat auzo handi bat eraikiz. Trubia fabrikaren historiako garairik emankorrena markatu zuen, Espainiako altzairu-industriaren gorakada.

Argitalpen-produkzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknologiari, metalurgiari, meatzaritzari eta siderurgiarekin lotutako arloei buruzko memoria eta lan zientifiko ugari idatzi zituen. Laburbilduz, Artilleriako Kidegoari eta haren ingeniaritza alderdiari buruzkoak, bai eta Europan zehar egindako bidaiei eta haren fabrikazio enpresa aipagarrienei buruzkoak ere. Gehienbat, Artilleriaren Oroimenezko Aldizkari Zientifiko-Militarrean argitaratu ziren, Europa osoan ospe handia izan zuena.[4]

Jaioterriari atxikimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oñatitik gazte atera arren, familiarekin eta udalarekin harremanak mantendu zituen, hainbat proposamen eta ekarpen eginaz, hala nola:

  • 1863ko urtarrilaren 3an Oñatiko udalari idatziz kaposantua berritzea proposatu ondoren, 2.000 errealeko dirulaguntza eman zion proiektua gauzatzeko.
  • 1869ko urtarrilaren 18an udalari proposamen bat egin zion idatziz, hots, Sancti Spiritus Unibertsitateak bere maila galdua zuenez Lehen Karlistadiaren ondorioz, Valladolideko Unibertsitatearen menpe zegoen "Nekazaritza Eskola"ren ordez Unibertsitate Katoliko Librea eratzea. Estatuan Katolikoen Elkartea sortua zegon Vilueñako Markesaren presidentetzapean, Gobernuaren esparru publikotik kanpo unibertsitate-hezkuntza sustatzeko helburuarekin, eta Oñatirentzat egokia izango zela Unibertsitate Katolikoen sarean sartzea. Udalak onartu zuen proposamena, eraikina eskaintzeaz gain urtero 44.000 errealekin lagunduko ziola aginduz, baina azkenean ekimena ez zen gauzatu.
  • 1860ko hamarkadan industria-plan handiak proiektatu zituen Oñatirako, bereziki arma fabrika handi bat, baina elementu erreakzionarioen aurkakotasunak zapuztu zituzten.[7]
  • Lehen pinu haziak eraman zituen Oñatira, zuhaitz mardulak sortzeko.[3]

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1855ean Trubia fabrika, haren antolaketa, azpiegitura eta industria-prozesua Parisko Erakusketa Unibertsalean miretsia izan zen, eta Artilleria Gorputzeko 1. Mailako Zilarrezko Domina irabazi zuen. Era berean, 1862ko Parisko Erakusketa Unibertsalean, Oviedo, Toledo eta Trubiako lantegiek, denak artilleriek kudeatutakoak, 1. Mailako Brontzezko Domina irabazi zuten. [4]

Hain seme ospetsuaren oroitzapena betikotzeko, 1880ko maiatzean Oñatiko udalak onartu zuen Trubiako fabrika nazionalaren sortzaile eta zuzendari ez ezik artilleriako jenerala izan zen oñatiar ospetsuaren bustoa eramango zuen iturria egitea Foruen Enparantza ertzean, pilotaleku berriaren aldera. Jeneralaren familia prest agertu zenTrubiako fabrikako patioan bertan galdatuta zegoen bezalako busto bat oparitzeko. Udalak aho batez onartu zuen eskaintza, eta Manuel Azpiroz jaunari eta haren emazteari (Elorzaren alaba Maria Teresa) eskerrak ematea erabaki zen. Ur horniduraren proiektuaren egile eta arduraduna Pedro Jose Astarbe obra maisua izan bazen ere, iturri monumentalaren diseinuak berak eta Castro Zavala arkitektoak sinatuta daude.[8] Iturriko zutabeak kalitate oneko hareharriz egin ziren, bustoa burdinuztuzkoa zela. Enparantza ondoan kioskoa eta azpian pixalekua jarri zirenean iturria zegoen lekuan, hau atzealdera aldatu zen, 1960an gaur egun dagoen lekuraino eramanaz.[9]

1887ko maiatzaren 28an, Donato Argüelles y Álvarez alkatea zela, Oviedoko udalak Elorza Jeneralaren Kalea izena ematea erabaki zuen, Norteko Geltokia eta Vegako Armen Fabrika lotzen zituen errepideari, hiriari emandako zerbitzuen oroimenez.[10] 1923an, Oviedoko Udalak Jose Piquer Duartek brontzez egindako Elorza jeneralaren monumentua inauguratu zuen Trubiako Arma Fabrikako lorategietan. Monumentuan Jeneralaren bustoa dago, gurutze bat osatzen duten bi kanoiren elkargunearen aurrean, eta bustoaren parean artilleriako piramide bat Bestalde, jeneral honen lanaren garrantziak merezi izan du Artilleria Errege Eskolaren Museoan berari eskainitako espazio garrantzitsu bat izatea, 1996an inauguratu zena eta Segoviako Alcázarreko hegoaldeko hegaleko geletan dagoena. [11]

Elorza jeneralaren oroigarria Trubiasen.

Bere ibilbide militar eta industrial luzean estatuko eta atzerriko kondekorazio hauek jaso zituen:

  • San Hermenegildoren Gurutze Handia
  • Isabel Katolikoaren Gurutze Handia
  • Meritu Militarraren Gurutze Handia
  • Portugalgo Aviseko San Benediktoren Gurutze Handia eta Goraipamena
  • Frantziako Ohorezko Legioaren Goraipamena
  • Belgikako Leopoldoren Gurutze Handia
  • Italiako San Maurizio eta Lazaroren Gurutze Handia
  • Prusiako Arrano Gorriaren eta Izardun Koroaren Gurutze Handia

Hala ere, ez zuen inoiz onartu Gorteetarako diputatu izateko ohorea.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Castells, Carmen. Elorza Aguirre, Francisco Antonio. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. guregipuzkoa. «Agarre baserriko aurrealdea (Araotz)» Gure Gipuzkoa (kontsulta data: 2021-08-06).
  3. 1 2 (Gaztelaniaz) Lasa, Fr. Jose Ignacio. (1977). Tejiendo historia. Contribución a la pequeña historia de Guipuzcoa. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 207-209 or. ISBN 84-7173-052-9. (kontsulta data: 2026-05-7).
  4. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 (Gaztelaniaz) «Francisco Antonio Elorza y Aguirre».. Real Academia de la Historia - dbe.rah.es (kontsulta data: 2026-05-5).
  5. (Gaztelaniaz) Zumalde, Iñaki. (1970). Oñate, hombres ilustres. Elorza y Agirre, Francisco Antonio. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 68 or. ISSN 103/70. (kontsulta data: 2026-05-6).
  6. 1 2 (Gaztelaniaz) Gonzalez Lizarralde, Marian. (2026-05-3). "La restauración de la fuente del general Elorza rematará las obras del entorno de la plaza". El Diario Vasco. Oñati (kontsulta data: 2026-05-5).
  7. Mendizabal, Martin. (1993). Araotz. Albiste eta ohiturak. Pedro Oleaga, 89-90 or. (kontsulta data: 2026-05-13).
  8. (Gaztelaniaz) Gonzalez Lizarralde, Marian. (2023). ¿De quién es el busto de la fuente de la plaza?. El Diario Vasco.
  9. Zelaia Arza, Xabier. (2022). Oñati XIX. mendean. Hirigintza eta etxegintza. Oñatiko Udala, 148-149 or. ISBN 978-84-921814-5-2. (kontsulta data: 2026-05-8).
  10. https://web.archive.org/web/20241220040908/https://www.nucleosoa.org/Nosotros/DocsLosNuestros/Elorza.htm
  11. (Gaztelaniaz) Escultura y Arte en Oviedo (Asturias). esculturayarte.com..

Oñati, herritar ezagunak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]