Agnodice

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agnodice
Agnodice engraving.jpg
Bizitza
Jaiotza Antzinako GreziaK. a. IV. mendea
Herrialdea Atenas
Bizilekua Antzinako Atenas
Jarduerak
Jarduerak ginekologoa, emagina, medikua eta obstetra

Agnodice edo Agnodike antzinako greziako emakume bat izan zen. Erizaina, emagina eta ginekologoa izan zen, gainera lehenengo emakume ginekologoa izan zen. Bere judizioari erantzunez historian ezagututako lehen errebolta femeninoa piztu zen. Agnodiceren biografia, Cayo Julio Higino idatzi zuen IV. mendean k.a.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agnodice Atenaseko goi-gizarteko familia batean jaio zen. Medikua izateko ametsa hainbat emakumeen sufrimendua erditzerako momentuan ikusi zituen momentuan sortu zitzaion. Emakumeei ginekologia, obstetrizia, sendatzea eta parteria ikasten utzi arren Hipokratesen garaian, bere heriotzaren ondoren Atenaseko liderrak emakumeek abortuak egiten zituztela ohartu ziren eta medikuntzan jardun zuten emakumeak heriotza-zigorrarekin zigortzea erabaki zuten.

Agnodice matxinatu zenean legearen aurrean medikuntza ikasi ezin zuelako, bere aitaren laguntza jaso zuen eta bere itxura aldatu zuen eta gizon batena hartu zuen. Ilea moztu eta gizon arropaz jantzi zen medikuntza ikasi ahal izateko. Lagun baten ustezko gaixotasuna erabili zuen aitzaki gisa bere absentziak justifikatzeko. Geroago, Atenas utzi zuen Egipton medikuntza ikasteko, emakumeak paper garrantzitsua baitzuten han medizina arloan.

Medizina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agnodice-k Alexandrian medikuntza ikasi zuen Herofilo-ren babesean. Herofilo anatomista onenetarikoa baitzen. Emaitzarik onenak lortu zituen medikuntza azterketan eta horrela gaur egungoa den ginekologia titulua eta obstetrizia lortu zuen.

Ginekologo gisa jarduten hasi zenean bere gizonezko itxura izaten jarraitzen zuen nahiz eta batzuetan emakumea zela esan behar zuen pazientean konfiantza gehiago izan zezan. Denbora gutxian gazteen artean Agnodice neska bat zelaren txutxu-mutxua zabaldu zen. Bere ospea handitzen joan zen eta Atenaseko emakumeek bera nahiago zuten bere gizon kidea baino lehenago. Bere eraginkortasunak eta profesionaltasunak bere lankideen bekaizkeriak piztu zuen. Kalumniak hasi ziren eta bere pazientengan gehiegi hurbiltzeaz eta haizk bortxatzeaz salatu zuten Agnodice.

Epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediku gizonak konturatu zirenean Angodiceren ospearen gehikuntzaz. Agnodice salatu egin zuten pazienteak liluratzeagatik edo maitemintzeagatik eta beste paziente batzuei bera ikusteko gaixotasun bat zutela asmatzeagatik. Agnodice epaitua izan zen emakumeak senar jeloskorren talde baten aurrean liluratzeagatik. Auzitegiak Atenasetik hurbil zegoen mendixka batean bildu ziren Areopagoa deitzen zena. Epaiketari aurre egiteko tunika altxatu zuen bere identitate femeninoa erakutsiz eta orduan delitu larriago batengatik salatu egin zuten: "izaera-ordezpen". Eztabaida bat egin ostean eta emakume batzuk Agnodice defendatu ostean heriotza zigorretik libratu egin zuten eta berari jarritako karguengatik ere libratu egin zuten. Hori gertatu ostean emakumeak medizinan jardun ahal izateko legea ezarri zuten.

Emakumeen eragina medizina arloan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu greziarrean Agnodice baino lehen, emakumeak gaixoak haien ardurapean gelditu zitezkeen eta gorputzaren funtzionamendua eta gaixotasunen kausak ikertu zezaketeen. Emaginak izatea eta erditzean laguntzea baimentzen zitzaien ere baina ezin zuten medikuntzan jardun. Agnodice-ren epaiketak atenaseko legeetan aldaketa eragin zituen, emakumeei medikuntza ikastea baimenduz. Agnodiceren istorioa XVII mendean ere erabilia izan zen parterengandik, gizonezkoen profesioetatik defendatu nahi ziren medikuntzaren ikerketan erditzea sartu nahi zutelako.

Elementu mitologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa batzuek iradoki dute Agnodice irudi mitikoa dela. Horrela erakusten du "Emakumeen Nazioarteko Entziklopedia Zientifikoak" 2002an argitaratua izan zena. Grezieraz Agnodice "justiziaren aurreko kasta" bezala itzultzen dela argudiatuz eta mito greziarretako praktika ohikoa bere pertsonaiak bere bertuteetara ados izendatu zen. Liburuan erakutsitako bigarren argudioa adierazten du nola Agnodice bere gona jaso egiten du neska dela erakusteko. Keinu hori ohikoa da mitoetan eta gaitzaren kontrakoa kontsideratu egiten da. Hala ere, Agnodice irudi sinboliko bihurtu da emakume medikuentzat gaur egun.