Edukira joan

Agorafobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Agorafobia
Deskribapena
Motafobia
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
Psikologia klinikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakalprazolam (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF40.0 eta F40.00
GNS-10F40.0
GNS-9300.22 eta 300.21
MedlinePlus000923
eMedicine000923
MeSHD000379
Disease Ontology IDDOID:593

Agorafobia (αγορά "plaza publikoa" eta φοβία "beldurra" grekerazko hitzetatik dator) toki irekiei beldurra da. Ondorioz, antsietatea sortzen dioten egoerak saihesten ahalegintzen da gaixoa. Normalean etxetik irteteko, bakarrik egoteko edo jende asko biltzen den lekuetara joateko beldurra izaten da.

Orokorrean, agorafobikoak babesgabe eta berehala berak "seguru" bezala edo laguntza jasoko duen leku batetara ihes egiteko aukerik gabe dagoen leku edo egoerei beldur die.

Agorafobiak berarekin batera ekartzen ditu edo garatzen ditu eragindako pertsonan beste fobiak espezifikoagoak, hala nola: bakarrik egoteari, itxitako espazioei (klaustrofobia), altuerei (akrofobia), urari (hidrofobia, jendeaz inguraturik egoteari (fobia soziala), gaixotasunei (hipokondria), gauari (niktofobia) edo sexuari (erotofobia).

Agorafobikoak berarentzako antsiogenoak izan daitezkeen egoerak saihesten saiatzen da, hala nola: etxetik irten, garraio publikoa erabili, erosketak egin, jatetxeetara joan, zinemara joan, kirola egin, bidaiatu, leku publikoetan egon, eremu zabaletan egon, etb. Honek arazo larri bat suposatzen dio bere bizitzarako, ia inoiz ez baita etxetik irteten, eta hori egiten duenean, izuak eragindako antsietate izugarria izaten du.

Agorafobiak intzidentzia handiagoa du emakumeetan gizonezkoetan baino.

Beste fobia batzuetan gertatzen den antzera, ohiko tratamendua kondutuala edo kognitibo-konduktuala izaten da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]