Edukira joan

Agur Euskal Herriari (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Agur Euskal Herriari (abestia)
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaeuskara
HitzakJose Maria Iparragirre
Bestelako lanak
MusikagileaJose Maria Iparragirre

Agur Euskal Herriari Jose Mari Iparragirre Balerdi urretxuar koblakari ospetsuak XIX. mendearen erdialdera sorturiko abestia da[1]. Denboraren poderioz Euskal Herria osoan erabat ezaguna egin da eta abesti herrikoiaren maila lortu du.

Bere gaia Euskal Herritik kanpora bizi izan den edo bizi den pertsona batek atsekabez bere egoerari buruz aipatutako hitzak dira.

Gazte gaztetandikan
Herritik kanpora,
Estrajeria aldean
Pasa det denbora. (Bis).
Herrialde guztietan
Toki onak badira,
Baina bihotzak dio:
“zoaz Euskal Herrira”. (Bis).
Lur maitea hemen uztea
da negargarria.
Hemen gelditzen dira
Ama ta herria. (Bis).
Urez noa ikustera,
Bai, mundu berria;
Oraintxe bai naizela,
Errukigarria. (Bis).
Agur nere bihotzeko
Amatxo maitea!
Laster etorriko naiz
Kontsola zaitea. (Bis).
Jaungoikoak nahi badu
Ni urez joatea;
Ama zertarako da
Negar egitea? (Bis).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.euskomedia.org/aunamendi/69087/50609?idi=es "...Había compuesto y cantado una hermosa serie de canciones -hoy tradicionales- de las cuales las más conocidas son: Ume eder bat («Una bella criatura»); Zibillak esan naute («Me han dicho los guardiaciviles»); Agur Euskalerri-ari («Adiós a Euskalerría»); Gitarra zartxo bat da («Una pobre guitarra»); Nere etorrera lur maitera («Mi vuelta a la amada tierra») («Can. Vasc. » Mant. 1877, I, p. 51-60); Biba Euskera («Viva el Euskera») («Can. Vasc.» Mant., 1878, II, p. 1); Nere Maitearentzat («Para mi amada») («Can. Vasc.» Mant., 1877, I. p. 1-12); Gernikako Arbola («El árbol de Gernika») («Can. Manterola») 1878, III. p. 73); Nere andrea («Mi mujer»); Ara, nun diran («Ved ahí...»);..." Euskomedia.org. Jose Mari Iparragirre Balerdiren biografia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]